Berriak Segurtasuna

Segurtasun Sailak, Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietateak (SASEMAR) eta AZTIk jardun-protokoloa izenpetu dute itsasertzaren behaketaren eta iragarpenaren arloan

2019-03-29

Segurtasun Sailak, Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietatearen (SASEMAR) mende dagoen Jovellanos Itsas Segurtasuneko Zentro Integralak eta AZTI Fundazioak jardun-protokolo bat izenpetu dute itsasertzaren behaketaren eta iragarpenaren arloan I+G+b esparruko informazioa trukatzeko eta lankidetzan jarduteko.

Protokoloak inplikatzen du, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzaren behaketa eta iragarpen sistemen bidez lortutako datuak ebaluatzea, balioztatzea eta kalibratzea eta zeregin horietan lankidetzan jardutea.

Horrela, Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren itsasertzeko radarrek biltzen dituzten eta AZTIk tratatzen eta kudeatzen dituen datuak SASEMARren simulazio-sistemetan integratuko dira, eta alde guztientzat izango da onuragarria hori.

Protokoloa jada jarri da abian, eta eragin positiboa izango du itsasoaren kutsadurarekin zerikusia duten hainbat alderditan eta itsasoan desagertutako pertsonak bilatzeko eremuak zehaztean.

 

Iruzkin bat
  • @rgartzia
    2019-03-29

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Seguridad suscribe un protoco lo de actuación con la Sociedad de... https://t.co/ziYWaQV90C

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)