Eu

Ohiko osoko bilkura (2019/04/04)

2019.eko apirilak 04

Gai-zerrenda:

- 0. Legez besteko proposamena

Behin betiko ebaztea martxoaren 28ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza laikoa bermatzeari buruz (11\11\02\01\00373)

Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)

- 1. Irizpena

Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateari buruzko uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzeko lege-proposamena (11\09\02\02\00024)

Egilea: Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordea

- 2. Lege-proposamena

Kontratu publikoetan klausula sozialak arautzeko (11\09\02\02\00030)

Egilea: Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)

- 3. Interpelazioaren ondoriozko mozioa

Venezuelan bizi edo interesik duten eta herrialde horretako krisi sozial eta politikoaren zigorra pairatzen duten euskal herritarrentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekintzen gainean (11\11\03\00\00124)

Egilea: Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)

BESTE BATERAKO UTZIA- 4. Interpelazioaren ondoriozko mozioa

Lehen arretako estrategietan farmaziak eta horko profesionalek bete behar duten eginkizunari buruz (11\11\03\00\00125)

Egilea: Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)

- 5. Interpelazioaren ondoriozko mozioa

Kultura-azpiegituretako eta espazioetako lan-prekarizazioaren ereduari buruz (11\11\03\00\00126)

Egilea: García Larrimbe, Edurne (EP LT)

- 6. Interpelazioaren ondoriozko mozioa

Espainiar Estatuan izaten ari diren zentsuraren eta adierazpen askatasunaren aurkako gertaeren inguruan (11\11\03\00\00065)

Egilea: Estarrona Elizondo, Josu (EH Bildu LT)

- 7. Legez besteko proposamena

Euskara ikasteko doakotasunari buruz (11\11\02\01\00226)

Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak