
Ohiko osoko bilkura (2019/04/04)
Gai-zerrenda:
- 0. Legez besteko proposamena
Behin betiko ebaztea martxoaren 28ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza laikoa bermatzeari buruz (11\11\02\01\00373)
Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)
- 1. Irizpena
Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateari buruzko uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzeko lege-proposamena (11\09\02\02\00024)
Egilea: Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordea
- 2. Lege-proposamena
Kontratu publikoetan klausula sozialak arautzeko (11\09\02\02\00030)
Egilea: Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)
- 3. Interpelazioaren ondoriozko mozioa
Venezuelan bizi edo interesik duten eta herrialde horretako krisi sozial eta politikoaren zigorra pairatzen duten euskal herritarrentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekintzen gainean (11\11\03\00\00124)
Egilea: Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
BESTE BATERAKO UTZIA- 4. Interpelazioaren ondoriozko mozioa
Lehen arretako estrategietan farmaziak eta horko profesionalek bete behar duten eginkizunari buruz (11\11\03\00\00125)
Egilea: Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
- 5. Interpelazioaren ondoriozko mozioa
Kultura-azpiegituretako eta espazioetako lan-prekarizazioaren ereduari buruz (11\11\03\00\00126)
Egilea: García Larrimbe, Edurne (EP LT)
- 6. Interpelazioaren ondoriozko mozioa
Espainiar Estatuan izaten ari diren zentsuraren eta adierazpen askatasunaren aurkako gertaeren inguruan (11\11\03\00\00065)
Egilea: Estarrona Elizondo, Josu (EH Bildu LT)
- 7. Legez besteko proposamena
Euskara ikasteko doakotasunari buruz (11\11\02\01\00226)
Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)