Eu

ETSk Lasaoko geltokiaren ondotik doan oinezkoen bidea egokitzeko lanak esleitu ditu

2019.eko martxoak 29
  • Eusko Jaurlaritzak, ETSren bitartez, eta Zestoako eta Azpeitiko Udalek finantzatuko dituzte apirilaren amaieran hasiko diren lan horiek

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak Construcciones Altuna y Uria enpresari esleitu dizkio Lasaoko geltokiaren ondotik doan oinezkoen bidea egokitzeko lanak. Apirilean hasiko dira.

62.653 euroko aurrekontua (BEZ aparte) eta hiru hilabeteko epea duten lanak, joan den abenduan euskal trenbide erakundeak eta Zestoako eta Azpeitiko Udalek sinatu zuten lankidetzarako eta finantzaketarako hitzarmenaren ondorio dira.

250 metro inguru dituen bidea GI-631 errepidearen beheko igarobidetik Zestoa aldeko trenbidearen toperaino doa, Lasaoko geltokiko instalazioen eta eraikinaren kanpoaldetik, batez ere. Horrez gain, proiektu horrek Gl-361 errepidearen hesirik gabeko eta beheko trenbide pasaguneen egokitzapen lanak ere jasotzen ditu. Museotik zirkulazio gutxi abiatzen den arren, segurtasun arriskua dago, trenbidearen galiboan sartzen diren bidearen erabiltzaileentzat eta trenbidearen erabiltzaileentzat.

Hitzarmenaren ondorioz, ETSk, 1986ko udazkenean ustiapenari utzi zion Urolako trenbide zaharreko Lasaoko geltokiaren inguruan gauzatuko den proiektu horren lizitazioa, kontratazioa, zuzendaritza eta ikuskapena hartuko ditu bere gain. Gaur egun, bertako errailetatik Burdinbidearen Euskal Museoko trenek baino ez dute zirkulatzen, Azpeitia-Lasao tartean.

ETSk eragiketaren %50 finantzatuko du, eta gainerakoa, parte berdinetan, Zestoako eta Azpeitiko Udalek finantzatuko dute.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Josetxo Mendizabal (Zestoako alkatea); Eneko Etxebarria (Azpeitiko alkatea)