Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek aurrekontuetan genero ikuspegia txertatzeko adituen bilera izan du Berdintasun Europear Institutuan (EIGE)

2019.eko martxoak 29

Emakundek, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun saileko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariekin batera, Lituanian ospatu den aurrekontuetan genero ikuspegia txertatzeko adituen bileran parte hartu du.  Topaketaren gai nagusia Europear egitura eta inbertsio funtsetako (ESIF) genero ikuspegia duten aurrekontuak izan da. Helburua da genero berdintasunarekiko konpromisoa eta EBk finantziaturiko politika eta programen arteko arrakala murriztea.  Jardunaldi honetan aurrekontuetarako online tresna bat aurkeztu da. Tresna honek nazioarteko adituen parte hartzea eta ekarpenak errazten ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau