Berriak Hezkuntza
Eu

2019ko Hezkuntzako Enplegu Publikorako Eskaintza ia 8.000 izenematerekin itxi da

2019.eko martxoak 28
  • Hezkuntza Sailak 1.867 plaza deitzen ditu, maisu-maistrentzat, Musika Kontserbatorioetako irakasleentzat eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan
  • Lehen probak ekainaren 15ean hasiko dira BECen

 

Hezkuntza Sailaren 2019ko Enplegu Publikorako Eskaintzan izena emateko epea 7.988 eskaera jasota itxi zen atzo, martxoak 27. Eskaera horiek aurten deitu diren hiru kidegoetarako egin dira:

 

  • Maisu-maistren kidegoan (Haur eta Lehen Hezkuntza): 7.746 izenemate
  • Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan (Musika Kontserbatorioetarako): 148 izenemate
  • Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan: 94 izenemate

Hezkuntza Sailak datorren apirilaren 3an argitaratuko du Lan Eskaintza Publikoan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, eta izena eman duten irakasleek egun horretatik aurrera kontsultatu ahal izango dute euren egoera Hezkuntza Sailaren webgunean, erabiltzaile izena eta pasahitza erabiliz sartuta.

Oposizio faseko lehen probak ekainaren 15ean hasiko dira BECen (Bilbao Exhibition Centren). Hori baino lehen, onarturiko izangaiek maiatzean aurkeztu beharko dituzte (maiatzaren 2tik 14ra) bai programazio didaktikoa, bai merezimenduen egiaztagiriak ere.  Bestetik, eskatzen den hizkuntza eskakizuna oraindik ez duten izangaiak, perfil hori egiaztatzeko probatara aurkeztu ahal izango dira, deialdi irekian, baldin eta EPEan izena ematerakoan hala eskatu badute. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko atariko proba apirilaren 6an izango da; handik astebetera idatzizkoa (apirilaren 13an),eta ondoren ahozko proba, maiatzaren 15etik aurrera.

Hezkuntza Sailak 1.867 plaza deitu ditu 2019ko Enplegu Publikorako Eskaintzan, aipaturiko kidego horietarako: 1.825 plaza Maisu-maistren kidegoan (Haur eta Lehen Hezkuntzan); 32 plaza Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan (Musika Kontserbatorioetarako); eta 10 plaza Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan.

2019ko EPEn Hezkuntza Sailak hiru kidegotan eskaintzen dituen 1.867 plaza hauek azken mende laurdenean (1993tik) Euskadin Hezkuntzan deitu den Enplegu Publikorako Eskaintzarik zabalena osatzen dute.

5.000 plaza legealdi honetan

2019rako deialdi hau jarraian egiten den bosgarren Enplegu Publikorako Eskaintza da, 2015ean, 2016an, 2017an eta 2018an burututakoen ondoren. Hezkuntza sailak, era honetan, berretsi egiten du legealdi honetan urtean deialdi bat egiteko hartutako konporomisoa, orotara 5.000 plaza eskainiz. 2017ko EPEan Hezkuntza Sailak Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistrentzako 740 plaza eskaini zituen; 2018a berriz, 1.511 izan ziren, Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako. 

Hautaketa-prozedura honen inguruko informazio guztia Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskura:  https://bit.ly/2J62T2i

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak