Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek berdintasunerako planak egiten laguntzeko tailerra ospatu du enpresekin

2019.eko martxoak 28

Emakundek enpresa txikietan edota kudeaketa aurreratuko ereduarekin lan egiten duten enpresetan berdintasunerako plan eta diagnostikoak egiteko metodologia irakasteko tailer bat ospatu du gaur goizean bere egoitzan. Tailer praktikoa izan da, Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementuetan oinarrituta, eta metodologia parte-hartzailearekin.

Silvia Murielek, erakunde eta gizarte berrikuntzan aholkulariak , eskaini du tailerra. Tailerraren aurkezpenean Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak enpresei gogorarazi die  gizartearen aldaketa motore garrantzitsua direla. “Emakundetik enpresen lana estrategikoa dela uste dugu eta horregatik zuek laguntzeko apustua egiten dugu, gaurko formakuntzarekin eta baita berdintasunerako planak eta diagnostikoak egiteko diru-laguntzekin edota Bai Sarea bezalako enpresen sarearen sorkuntzarekin ere”.

Landaidaren hitzetan, metodologia hau erabilgarria izan daiteke ez bakarrik tamaina txikiko enpresentzat , baita ere kudeaketa aurreratuko ereduarekin lan egiten duten entitateentzat ere, edota kudeaketan berdintasunean aurrera pausuak eman nahi dutenentzat ere”.

Lau ordutako bigarren saio bat egingo da ekainean, erreminta abian ipini duten erakundeei sortutako zalantzak argitzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak