Eu

Arabako Foru Aldundiari Burgos eta Armiñon arteko A-1 errepidearen azken tartea eskualdatzeko dekretuak argitaratuta

2019.eko apirilak 01
  • Arabako Foru Aldundiak, gaurtik aurrera, A-1 errepideak lurralde historikotik duen pasabidearen planifikazioko, finantzaketako, proiektuko, eraikuntzako, kontserbazioko, aldaketako, erabilerako eta ustiapeneko funtzio eta ahalmen guztiak ditu
  • Eusko Jaurlaritzak 6 kilometroko errepide-tartea, bidesaririk gabeko tartea, eskualdatu dio, Burgos eta Armiñon artean, 300.000 euroko urteko aurrekontuarekin

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialak 48/2019 Dekretua, martxoaren 26an, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko martxoaren 20ko Akordioa, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa. onetsi dute gaur. Horrela, eta joan den martxoaren 20an Vitoria-Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren Transferentzien Batzorde Mistoak adostu zuen bezala, A-1 errepideak Burgos eta Armiñon artean duen azken tartea eskualdatzen da. Gaurtik aurrera beraz, Arabako Foru Aldundiaren esku geratzen da 6 km-ko errepide tarte hori.

Gaur argitaratutako dekretuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak tarte horren titulartasuna bidesaririk gabe erabiltzeko eta 2019rako, mantentze-lanak finantzatzeko,  299.670 euroko kostua izateko baldintzetan eskualdatu du. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak A-1 errepideak Burgos eta Armiñonen artean duen tartearen planifikazioko, finantzaketako, proiektuko, eraikuntzako, kontserbazioko, aldaketako, erabilerako eta ustiapeneko funtzio eta ahalmen guztiak hartu ditu bere gain. 6 kilometroko errepide-tartea da, 77+200 kilometro-puntuaren eta Armiñoneko 7. lotunean errepideak duen amaieraren, 83+200 kilometro-puntuaren artean.

Eusko Jaurlaritzak transferentzia hori Espainiako Gobernuaren eskutik jaso zuen, pasa den azaroan, eta, gainera, konpromisoa zen Espainiako Gobernuak bere gain hartzen dituela trafikoa arintzeko, seinaleztapena sendotzeko, balizajerako, bidesari-lekua kentzeko eta Burgosko probintziarekiko konexioan adarren gaitasuna areagotzeko egin beharreko obrak. Konpromiso hori gauzatzen ari da, dagoeneko.

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eta Bizkaia eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialek A-1 Arabako Foru Aldundiari eskualdatzeko baldintzak batzen dituen Dekretua kaleratu dute. Holako transferentziek eragina dute Kontzertu Ekonomikotik datozen baliabideak banatzeko ereduan. Hori dela eta, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ere transferentzia-baldintzak onartu behar izan dituzte eta hala egin zuten joan den martxoaren 20an Lurralde Historiko biekin egindako Transferentzien Batzorde Misto banatan.

LEGE-MARKOA

Transferentzia hori azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.a) 8 artikuluan aurreikusitakoaren arabera egiten da. Honako hau ezartzen du: “Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, bakoitzaren berarizko lege-jaurpideen arauera erabiliko duten bakarreango agintepidea izango dute honako gai hauetan", besteak beste, “Errepide eta bideekiko egitamuketa, egitasmoak, egitea, hoiei eustea, aldatzea, hoien dirubideak, erabilpena eta ustiaketa.” Era berean, Gernikako Estatutuaren 10.34 artikuluak errepide eta bideen arloko eskumena lurralde historikoei dagokiela ezartzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak