Eu

Josu Erkorekak: “Jon Darpónek duen gaitasun profesionala deigarria da benetan, oposizioak badaki baina lehentasuna eman dio Gobernua zigortzeari”

2019.eko martxoak 29

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka elkarrizketatua izan da gaur Radio Popular-Herri Irratiko “Egunon Bizkaia” saioan. Erkorekak aktualitate politikoari buruz hitz egin du eta, besteren artean, Darpón sailburuaren dimisioari, hauteskundeei eta transferentziei buruz.

Gaur goizean egin den elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak azpimarratu duenez, Jon Darpónek duen gaitasun profesionala ez du sekula aurretik inoiz ezagutu. Zentzu horretan, nabarmendu egin du benetan deigarriak direla kudeaketa medikoaren gaineko erabateko kontrola eta kudeaketa publikoaren hedaduraren ezagutza. Erkorekaren hitzetan, oposizioak badaki hori guztia baina lehentasuna eman dio Gobernua zigortzeari. “Biktima izan da bera”, zehaztu du.

Gainera, sailburuak, hauteskundeen aurrerapen posiblearen debatea guztiz itxiz, adierazi duenez, Euskadin hauteskundeak deitzea Lehendakariak duen ahalmena da, berea bakarrik eta esklusiboa, eta bere jarrera argia izan zen atzo egin zituen deklarazioetan. “Beraz "Roma locuta, causa finita"”, azpimarratu du. Zentzu horretan, Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak planak, programak eta ibilbide-orri argi bat ditu sektore sozial, ekonomiko eta politiko guztietan. “Norabide irmo bat dugu baita lana ere mahai gainean XI. Legealdia amaitzeko”, adierazi du.

Apirilaren 28ko hauteskundeak direla eta, eta eratu ahal izango den Gobernu posibleari buruz, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du ez dagoela euren menpe Gobernu Zentrala kolore batekoa edo bestekoa izatea. “Jakin-minez begiratzen dugu, adi gaude”, zehaztu du. Zentzu horretan, Erkorekak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak batera lan egiteko prest agertuko da berriro, lankidetzan aritzeko jarrera berarekin, eta erreibindikazio beretatik abiatuta hasiko gara.

Elkarrizketan hizpide izan den beste gaietako bat Transferentziak dira, baita haien etorkizuna ere eskuineko Gobernu hipotetiko baten kasuan. Sailburuak aitortu duenez, Gobernu Zentralak hauteskundeak aurreratu izanak oztopatu egiten du Transferentzien egutegia gauzatu ahal izatea. “Gobernu Zentralak sinatutako dokumentua, egutegiaren konpromisoarekin, erabili egingo dugu guk Madrilen eratu ahal izango den edozein exekutiboren aurrean”, adierazi du. Erkorekak azpimarratu duenez, bi Gobernuen arteko harremanak eta Gernikako Estatutua osorik betetzeko konpromisoak koiuntura politikoen eta alderdien komenigarritasunaren gainetik egon behar lukete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)