Eu

Lide Amilibiak Autonomien VIII. Foroan “Share” ekimena aurkeztu du, Estatuko eta Europako erakundeei zuzendua; horrek migratzaileei harrera eta integrazioa egiteko lurraldearen araberako banaketa egitea proposatzen du

2019.eko martxoak 28

 

  • Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak Senatuan garatu den eztabaida batean parte hartu du
  • “Espainiako Gobernuak autonomia-erkidego guztien arteko koordinazio-esparrua finkatzea eta, horrela, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren arretarako ahaleginaren banaketa zuzena sustatzea”

Madril, 2019 03 28

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak Autonomien VIII. Foroan “Share” ekimena aurkeztu du; ekimena Estatuko eta Europako erakundeei zuzentzen zaie. Zeharkako proposamena da, eta horrek migratzaileei harrera eta integrazioa egiteko lurraldearen araberako banaketa egitea proposatzen du. Era berean, honako hau proposatu du: “Europar Batasunak bidaiderik gabeko gazte atzerritarrak gizartean eta lanean integratzeko Europako laguntza-programa ezartzea eta Espainiako Gobernuak autonomia-erkidego guztien arteko koordinazio-esparrua finkatzea eta, horrela, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren arretarako ahaleginaren banaketa zuzena sustatzea; hori guztia, Share proposamenaren barruan”.

Senatuan garatzen den Autonomien VIII. Foroan, Lide Amilibiak honako hau esan du: “Estatuak konpromiso horretan baliabide ekonomikoak eta irauteko bermeak ekarri behar ditu eta, horrela, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren harrera- eta integrazio-zerbitzuetan estandarrak ezarri behar dituzten araudi-tresnak armonizatu eta bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren jatorrizko herrialdeekin akordioak sustatu, adingabeek beren familiak utzi behar ez izateko baldintzak sustatzeko”.

Euskadiren eremua dela eta, Amilibiak honako hau zehaztu du: “Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu zuen dagoeneko martxan diren ekimen batzuekin, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei erantzuteko, foru-aldundientzako laguntzarekin. Eta Estatu mailan bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei premiazko harrera emateko jarduketa-protokoloa eguneratzeko eratu diren lan-mahaietan eta bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei arreta emateko eredu berria lantzeko Estatuko mahaian parte hartzen dugu.

Baterako garapeneko proiektuak sustatuko ditugu bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren jatorrizko herrialdeetan, atzerritarrek beren familiak utzi behar ez izateko. Hori horrela, Lankidetzarako Euskal Agentziak in situ lan egiten du Marokoko eremuan, izan ere, bertatik datoz bidaiderik gabeko adingabe atzerritar gehien Euskadira; eremu horretara itzuliko gara apirilean, zenbait sailetako ordezkariekin, bertan lanbide-heziketako zentroa sortzeko”, esan du Lide Amilibiak.

Jarduketa jatorrian

Gizarte Politiketako sailburuordeak honako hau azaldu du: “martxan jarri da gizarte- eta lan-inklusioko proiektu handi bat, 2 urterako, 225 gazteri zuzendua; bertan, enplegurako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dira, lan-merkatuan integratu ahal izateko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko”.

“Euskal erakundeok ADOS aholku-batzordean ari gara lanean, Euskadiko erkidego islamikoekin lankidetzan jarduteko, eta zenbait ekimen garatzen ditugu, besteak beste, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren Familia-harrera, jatorriz magrebtarrak diren familien aldetik”, esan du Amilibiak.

Amilibiaren hitzen arabera: “migrazio-mugimenduek batik bat Europako erantzuna behar dute, baina baita Estatu, eskualde eta udal mailakoa ere. Globalizazioak eta injustiziek eta desberdintasunek migrazio-prozesuak dakartzate, eta horiek gaitasun-maila guztietan eragiten gaituzte”.

“Gaur –esan du Lide Amilibiak–, migrazio-mugimenduen barruan, zenbait errealitate nahasten dira: errefuxiatuak, asilo-eskatzaileak, sistematik kanpo geratzen diren asilo-eskatzaileak, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak, bidaiderik gabeko gazte atzerritarrak, iragaitzazko edo geratzen diren migratzaile ekonomikoak, Europako beste herrialde batzuetatik itzulitako migratzaileak edo ahultasun-egoeretan dauden migratzaileak”.

Lide Amilibiak, Foroan, honako hau azaldu du: “migrazio-erronka eta erronka demografikoa lotuta daude. Europako gizarteek eta, zehazki, Euskadikoak etorkinen ekarpenaren beharrizan objektiboa dugu, ongizate-ereduari eutsi eta bertan parte hartzeko. Gaur, munduko herrialderik oparoenak migrazio-fluxuak ondoen hartzen eta integratzen eta kulturartekotasunean eta erlijioartekotasunean oinarritzen den elkarbizitza ondoen sustatzen jakin dutenak dira”.

Elkartasuna

“Migrazio-erronkaren erantzuna elkartasuneko agindu etikoa eta araudizko agindua da, baina baita bilakaerakoa eta oparotasunekoa ere.  Euskal erakundeek eta gizarte-erakundeek Euskadin migrazio-fenomenoei erantzun antolatua eta solidarioa emateko sistema sortu dugu, baita gure eskumen-eremutik kanpora ere. Sistema hori ez da perfektua eta ez dago amaituta, baina integrala da eta errealitate aldakorrari erantzunak eskaintzeko ahalegina egiten du”, esan du Amilibiak, Euskadin migratzaile ekonomikoen, iragaitzazkoen edo errefuxiatuen kolektiboei eskainitako arretari dagokionez.

Lide Amilibiak Senatuan azaldu duen sistema Eusko Jaurlaritzak migrazio-erronka berriei erantzun integrala emateko estrategiaren egokitzapenari buruz 2018ko irailean emandako dokumentuan zehazten da; bertan proposatzen da migrazioa eskumen partekatutzat jotzea (Share), bai Europako eta Estatuko erakundeen aldetik, bai Euskadikoen aldetik (gobernukoak, foru-mailakoak edo udal-mailakoak).

SHARE proposamena, dokumentuaren ardatz nagusia, agindu etiko eta araudizkoetan eta osagarritasuneko eta instrumentaziozkoetan oinarritzen da. Gainera, Europako eta Espainiako eremuan, zeharka, migratzaileei harrera eta integrazioa emateko ahalegina lurraldearen arabera banatzeko gakoa adostea proposatzen du, edozein modalitatetan ere.

Txostena

Autonomia Erkidegoen Txostena erkidegoetako akademikoen lankidetza duen lanaren emaitza da. Unibertsitateko irakasle batek haren erakunde-jarduera aztertzen du, urtebetez, eta beste batzuek Estatuko arau eta politika publiko nagusiak aztertzen dituzte. Guztira, Zuzenbide Publikoko 30 irakasle baino gehiago dira. Azterlan horiekin batera, txostenak bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei eta despopulazioari eskainitako bi gai monografiko jaso ditu. Azterlan horiek politika- eta erakunde-arduradunek kontrastatzen dituzte, Autonomien Foroaren esparruan.

Lide Amilibia sailburuordeaz gainera, VIII. Foroko Jardunaldian honako hauek parte hartu dute: Pío García-Escudero Senatuko presidentea, Eliseo Aja Zuzenbide Publikoko Behatokiko zuzendaria, José Tudela Manuel Giménez Abad fundazioko zuzendaria, Javier García Roca Madrilgo Konplutentsekoa, Maria Jesús Larios Bartzelonako Unibertsitatekoa eta Síndic de Greuges-eko ume eta nerabeak defendatzeko ondokoa, Francisco Candil Kanarietako Gizarte Politiketako eta Etxebizitzako kontseilariordea, Ignacio Molina Valladolideko Unibertsitatekoa, José Luis Martínez Gaztela-Mantxako Gobernuko presidenteordea eta Javier Allué Aragoiko despopulazioaren aurka borrokatzeko komisarioa.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak