Berriak Lehendakaritza
Eu

Galesko Parlamentuko ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du, euskara suspertzeko azken hamarkadetako prozesua ezagutzeko

2019.eko martxoak 27
  • Parlamentuaren ordezkaritzak zenbait topaketa izango ditu erakundeekin, eta EiTBren egoitza eta Bilboko Zazpilanda ikastetxea bisitatuko ditu

Galesko Batzar Nazionaleko ordezkaritza batek, bihar, ostegunean, Euskadi bisitatuko du, euskara suspertzeko azken hamarkadetako prozesua ezagutzeko. Ordezkaritza Galesko Parlamentuko Galesko Kultura, Hizkuntza eta Komunikazioen Batzordeko sei kidek eratzen dute; bertan, ganberako alderdi politikoek dute ordezkaritza (Alderdi Laborista, Plaid Cymru, UKIP eta Alderdi Kontserbatzailea).

Laneko bisitaren helburua da zuzenean ezagutzea Hezkuntzaren arlotik eta helduen euskalduntze-eremutik eta euskal erakundeetatik sustatzen diren hizkuntza sustatzeko politiketatik euskara suspertzeko euskal esperientzia. Era berean, Galesko ordezkaritzak interesa erakutsi du Euskaltzaindiaren helburuak eta eginkizunak ezagutzeko, bai eta EiTBren euskarazko programazioa ezagutzeko ere.

Horretarako, bisitaren bi egunetan, Galesko ordezkaritzak lan-agenda sendoa izango du; bihar goizean EiTBk Bilbon duen egoitzara eta Zorrotza auzoko (Bilbo) Zazpilanda Haur eta Lehen Hezkuntzako zentrora egingo dituzte bisitak. Agendan, halaber, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako eta Kulturako eta Hizkuntza Politikako sailetako ordezkariekin bilerak jaso dira, bai eta Euskaltzaindiarekin bisita eta Eusko Legebiltzarrera bisita ere. Euskal ganberan, Galesko diputatuek topaketak izango dituzte Bakartxo Tejería Legebiltzarreko lehendakariarekin eta Eusko Legebiltzarreko Europako Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako Batzordeko legebiltzarkideekin.

Era berean, ordezkaritza Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariarekin batuko da.

Lankidetza-akordioa 

Azken urteotan, Euskadik harremanak sendotu ditu Galesekin, zeina “eskualde estrategiko”tzat jo baita Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Esparru Estrategian. 

Harreman horien emaitza Iñigo Urkullu Lehendakariak Carwyn Jones ministro nagusiarekin sinatutako lankidetza-memoranduma izan da; memoranduma Lehendakariak pasa den urteko uztailean eginiko bidaia ofizialean sinatu zen. Besteak beste, sinatutako hitzarmenaren bidez kulturaren eta hizkuntza-politikaren arloko trukerako eta lankidetzarako bideak irekitzen ziren.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak