Berriak Lehendakaritza
Eu

BAI SAREAren bigarren biltzarrak berdintasunaren aldeko enpresa sarearen izaera estrategikoa berretsi du

2019.eko martxoak 27

Gaur goizean Berdintasunerako erakundeen BAI SAREAren Bigarren Biltzarra ospatu da Boluntaren areto nagusian, EDE Fundazioaren egoitzan, Fundazioa Emakundek sustatzen duen sarearen 62 entitateetako bat baita. Gaur burutu den jardunaldian 2019-2020 Ekintza Plana onartu da, lantalde berrien proposamena egin da eta Berdintasunerako Erakunde-Kultura autodiagnostikorako tresnaren aurkezpena egin da. Halaber, Zubietxe Elkartea, Ortzadar eta PESA Garraioak sarea osatzen duten erakundeen esperientzia eta jardunbide egokiak azaltzea izan du helburu.

Izaskun Landaida, Emakunde-Euskal Emakumearen Erakundearen zuzendariak biltzarra ireki du   Grace Requejo Arce, EDE Fundazioaren Berdintasun arduradunarekin batera. Landaidak erakunde sarearen izaera estrategikoa azpimarratu du, azken urtean lan-taldeek aurrera eramandako lana eskertu du eta Emakundetik sarearekin ahaleginak bikoiztearen konpromisoa agertu du, bere aurrekontua handituz.

Landaidak azpimarratu du BAI SAREAren baitan enpresekin sarean egiten den lana Berdintasunerako VII. Planaren ardatzekin bat datorrela;  baita Nazio Batuen Erakundearen 2030 agendaren Garapen jasangarriaren Helburuekin (Genero berdintasun eta emakumeen ahalduntzearen 5. helburuarekin zehazki) eta Eusko Jaurlaritzak onartu duen soldata arrakala murrizteko Estrategia eta Ekintza planarekin ere bai. Azken honetan enpresekin aurrera eramaten den lanean kokatuta dago, enpresetan berdintasun planak eta sareak sustatuz.

2018ko martxoaren 19an formalki eratu zen BAI SAREA. Sarea osatzen duten 62 entitateek Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile bereizgarria dute. Bere helburuak hurrengoak dira: esperientziak, jakintzak, praktikak, ikaskuntzak, ideiak, metodologiak, eta abar konpartitzea; elkarrekin lan egitea neurriak garatzen, tresnak sortzen eta ekimenak garatzen; sarea ikusaraztea bai barruan nahiz kanpokoan eta azkenik, enpresa eta gizartea eraldatzea, lan esparruko genero arrakalak murriztuz eta berdintasuna eta gizarte justizia erakundeetako balio estrategikotzat harturik.

BAI SAREAren parte diren entitateek honako konpromiso hauek hartzen dituzte: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna entitateko zuzendaritzatik sustatzea, emakumeak eta gizonak lanean modu parekidean kontuan hartzea, giza eskubideak eta ez diskriminazioa errespetatu eta defendatzea, langile guztien osasun, segurtasun eta ongizatea zaintzea, emakumeen garapen profesionala bultzatzea, berdintasunaren aldeko enpresa-garapenerako, erosketako eta marketing-eko praktikak sustatzea, ingurune soziolaboralean berdintasuna bultzatzea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako aurrerapenak ebaluatua eta hedatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak