Eu

Bitartekotza Intrajudizialeko Hitzarmenen Jarraipen Batzordeen bilera itxi du San Josék.

2019.eko martxoak 26

Bitartekotza Intrajudizialeko Hitzarmenen Jarraipen Batzordeen V. bilera izan da gaur Bilboko Justizia Jauregian. Bertan, Autonomia Erkidegoetako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Justizia Ministerioko ordezkariek gai hauek aztertu dituzte: Espainian bitartekotza intrajudiziala ezartzeko prozesua, esparru-hitzarmenen berritzea, Bitartekotzari buruzko Lege Aurreproiektuan bildutako berrikuntzak eta Europako Kontseiluko Ministroen Batzordearen gomendioak prozesu penalaren eremuan Justizia Konponarazlea garatu eta aplikatzeko.

Bilera amaitzean, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Eusko Jaurlaritzaren ekimena nabarmendu du, Euskadiko Justizia Konponarazlea martxan jartzeko eta prozedura konponarazlea prozesu judizialaren osagarri gisa txertatzeko. “Argi dago zein den helburua –gaineratu du- Justizia Administrazioari zerbitzu publikoaren kalitate handiagoa ematea; kudeaketa eraginkorrago, azkarrago eta egokiago bat lortzea; justiziarako sarbidea izateko oinarrizko eskubidea bermatzea eta herritarren zerbitzura dagoen kalitatezko Justizia Administrazio bat lortzea”.

Bitartekotza intrajudizialaren arloan eskumenak dituzten gainerako Autonomia Erkidegoetako ordezkariak dagozkien Justiziako zuzendaritzen titularrak izan dira. Jardunaldian izan dira baita ere Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko bozeramaile Concepción Saez, Alvaro Cuesta eta Rafael Mozo, eta Ana Carrascosa magistratua; Justizia Ministerioko ordezkaritzan, berriz, zuzendari nagusi Sofía Duarte izan da buru.
Bitartekotza Intrajudizialeko Esparru Hitzarmenen Jarraipen Batzordeen bilera amaitutakoan, bertaratuek bilera bat izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Juan Luis Ibarrarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak