Eu

Energiaren Euskal Erakundeak, guztira, 8,3 M € kudeatuko ditu garraioaren hobekuntza energetikoari laguntzeko

2019.eko martxoak 26
  • 6,2 milioi bere deialdiari dagozkio eta 2,1 milioi Ministerioak egindako eskariari, bere laguntzen Dekretuaren ondoriozko tramitazioaz EEE arduratu dadin
  • Martxoaren 27an argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laguntzen lehenengo sortak, ibilgailuen Renove eta garraio eraginkorrekoak, eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean, martxoaren 28an.
  • EEEren ibilgailu eraginkorren Renoveri esker, autoak eta furgonetak ordezkatu eta eraginkortasun handikoak erosi ahal izango dira: elektrikoak, gas naturalarekin eta GLPrekin ibiltzen direnak, baita A sailkapen energetikoa duten gasolina eta gasolio motorizazioak ere, eta kontuan izango dira 2019ko martxoaren 1etik aurrera egindako eragiketa guztiak.
  • Euskadi izango da Ministerioko funtsen garraiorako laguntzak jasoko dituen lehenengo erkidegoa, bai eta herritarren esku jarriko dituena ere, apirilaren lehenan irekitzea aurreikusten baita. Laguntza hauek Eusko Jaurlaritzako programekin bateraezinak dira.
  • Euskal energia agentziaren historian garraiorako kudeatu den zenbatekorik handiena da.

Energiaren Euskal Erakundeak ekitaldi honetan bere gain hartuko du garraiorako laguntzen sorta osoaren kudeaketa; laguntza horiek ‘leihatila bakarrean’ eskatu ahal izango dira energia erakunde honen bidez, eta guztira 8,3 M €-ko zuzkidura da, duela 37 urte EEE sortu zenetik sektore honetan eraginkortasunari eta trantsizio energetikoari eman zaion bultzadarik handiena.

Garraioaren sustapenerako laguntzen programak bi laguntza-bloke handi izango ditu aurten, sektorearen hobekuntza energetikoko alderdi desberdinetarako, nahiz eta ezaugarri, baldintza eta kudeaketa desberdinak izan. Bloke hauetako batean Energiaren Euskal Erakundearen laguntzak daude, dela ibilgailuen Renove plana dela garraioko eraginkortasunerako planak, eta, bestetik, Ministerioko laguntzak daude, EEEren laguntzekin bateraezinak; Ministerioaren laguntza horien sorta bat bereizita dago, eta apirilaren 1ean irekiko dela aurreikusten da. Programa guztiak EEEko webgunearen bidez eskatu eta tramitatuko dira online.

Energiaren Euskal Erakundeko laguntzen programa

EEEren garraio sektorea hobetzeko laguntzek bi programa dituzte; batetik, eraginkortasun txikiko ibilgailu zaharrak aldatzekoak daude, eta, bestetik, sektore honetako zenbait alderdi energetiko hobetzekoak. Martxoaren 27an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua, eta hurrengo egunean, ostegunean, martxoaren 28an, sartuko dira indarrean lehenengo bi programa hauek, zehatz esateko, mugikortasun eraginkorreko inbertsioetarakoa –1,2 M €-koa– eta ibilgailu eraginkorren eta alternatiboen Renove izenekoa –5 M€-koa–.

2019ko garraio eta mugikortasun eraginkorrean inbertitzeko laguntzen programa indarrean egongo da martxoaren 28tik urriaren 31ra edo esleitutako aurrekontua amaitu arte, motordun ibilgailuak erosteko balioko du, hala nola ziklomotore elektrikoak, gas, hidrogeno edo argindarrarekin ibiltzen diren ibilgailu astunak (autobusak eta kamioiak) eta material mugikorrak (ekortzaileak, garbitzaileak, etab), aurreko ordezko energia horiekin mugitzen badira. Programa honek, era berean, ordezko erregaiak sustatuko ditu, bai eta auditoriak eta azterketa energetikoak ere, eta lan arloan eta maileguzko zerbitzu publikoetan bizikleta sustatuko du.

Ibilgailu eraginkor eta alternatiboetan inbertsioak egiteko laguntzen programari dagokionez, ibilgailuen Renove lagungarria izango da ordezko energien bidez mugitzen diren eraginkortasun handiko autoak eta furgonetak erosteko, hau da, argindarraren, hidrogenoaren edo gas naturalaren bidez mugitzen direnak erosteko; dena dela, bada berrikuntza bat ere, gasolina eta gasolioa behar dituzten ibilgailuak ere sartuko baitira, goreneko eraginkortasun energetikoaren baldintza betetzen badute. Zehatz esateko, beharrezkoa izango da A motako sailkapen energetikoa gasolina edo gasoliodun autoentzat eta 114 gr CO2/km-tik beherako isurketak 2.500 kg-tik beherako baimendutako gehieneko masa (BGM) duten furgonetentzat eta 184 CO2/km, 2500 kg edo gehiagoko BGM dutenentzat.

EEEren Renove Planak atzera-eraginez onartuko ditu 2019ko martxoaren 1az geroztik egin eta fakturatutako eragiketa guztiak. Nahitaezkoa izango da ordezkatzen duen ibilgailua txatartegira eramatea eta data horretatik aurrera egin beharko da. Txatartegira eramango den autoa laguntza eskatu duen pertsonarena izan beharko da, gutxienez 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik. Gainera, ibilgailu honek hamar urte edo gehiagoko antzinatasun probatua izan beharko du autoa baldin bada eta zazpi urtekoa furgoneta bada; eta ibilgailuaren lehenengo matrikulazioa hartuko da erreferentzia gisa.

Aurreikusitako laguntzen zenbatekoei dagokienez, gasolina edo gasolio teknologientzako 2.000 euroetatik hasi eta ibilgailu erabat elektrikoen 3.000 eurora artekoak izango dira. Uste da eraginkortasun oso handiko 2.000 ibilgailu inguru erosteko laguntza emango dela.

Programa hauen guztien xedea da garraio sektorearen eraginkortasun energetikoa babestea, energia-kontsumo handieneko sektoreetako bat baita, % 90 baino gehiagoan petrolioaren mende baitago eta oso atomizatuta baitago. 2030erako Euskal Estrategia Energetikoaren helburuekin eta Euskadiko Trantsizio Energetikoarekin bat etorriz, garraio-sektorean ordezko energia berriak sartu nahi dira, petrolioaren eratorriak ordezkatzeko; era berean, petrolioaren eratorrien kontsumo askoz eraginkorragoa egin nahi da, eta, horretarako, errepideetatik kendu nahi dira ibilgailurik antzinakoenak eta eraginkortasun txikiko teknologiak dituztenak.

Ministerioaren laguntzak, apirilean

EEEren garraio-programak sortzen ari zirela, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak erabaki zuen autonomia-erkidegoei transferitzea bere garraiorako laguntzetarako funtsak; ondorioz, autonomia-erkidegoek kudeatuko dituzte laguntza horiek. Euskadik duela gutxi eman zuen baimena funts horiek hartzeko, eta Ministerioaren programak herritarren esku jarriko dituen lehenengo erkidegoa izango da. Datorren apirilaren 1erako irekiko dela uste da. Laguntzen programa hau Eusko Jaurlaritzakoarekin bat-batean etorri zen, MOVES programa du izena eta 2,1 milioi euroko zuzkidura du.

Programa honetan ez dago gasolina eta gasolio ibilgailuentzako neurririk, baina bai ibilgailu astunentzat eta auto elektrikoentzat, entxufatu daitezkeen hibridoentzat eta autonomia zabalagokoentzat, EEEko laguntzetan bezala. Esan beharra dago Ministerioaren laguntza hauek eta beste edozein laguntza bateraezinak direla. Gainera, MOVES programak ez du atzera-elikadurarik, eta, beraz, baldintzak bete eta martxoaren 1etik apirilera bitartean erosi diren ibilgailuek EEEren laguntzak eskatu ahal izango dituzte, eta bi programak indarrean sartzen direnean, laguntza eskatu dutenek aukeratu ahal izango dute abantaila gehien dituen neurria. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundeko langile adituen eta kontzesionarioen aholkularitza izango dute, gai honi buruzko trebakuntza jasoko baitute.

Eskariak telematikoki egingo dira soilik, eta leihatila bakarrean, EEEren webgunearen bidez, www.eve.eus; interesdunek nahiz kontzesionarioek egin ditzakete eskariok, aurrez ibilgailuaren erosleak baimena emanez gero.

 

 

Inbertsioak garraioan eta mugikortasunean (EEE)

IBILGAILUEN RENOVE (EEE)

MOVES (Ministerioa)

*

 

Bateraezinak

Aurrekontua

1,2 M €

5 M €

2,1 M €

Eskariak

Leihatila bakarra: www.eve.eus

Irekiera data

Martxoak 28

Martxoak 28

Apirilak 1, aurreikusita

Erosketa onartu

Urtarrilaren 1etik

Martxoaren 1etik

Irekiera-datatik

Txatartegira eraman

 

Nahitaezkoa martxoaren 1etik

Nahitaezkoa irekiera-datatik, turismo zein furgonetentzat

IAT nahitaezkoa, txatartegira eramandako ibilgailuak

 

Ez

Bai

Txatartegira eramandako ibilgailuaren jabea

 

Laguntza eskatu duena, 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik

Laguntza eskatu duena, aurreko 12 hilabeteetan

Dirulaguntza dute gasolio eta gasolinadun autoek/furgonetek

Ez

Bai

Ez

DIRUZ LAGUNDUTAKO ELEMENTU NAGUSIAK

- Ziklomotore elektrikoak

- Ibilgailu astun elektrikoak, gasdunak eta hidrogenoarekin dabiltzanak

- Bizikleta elektrikoak

- Material mugikor elektrikoak, gas naturalarekin eta hidrogenoarekin ibiltzen direnak

- Birkarga elektrikoko sistemak eta ordezko erregaiak.

- Bizikleta elektrikoaren sustapena sistema publiko eta kolektiboetan.

- Azterketa energetikoak.

- Egistasmo singularrak

 

- Ibilgailu erabat elektrikoak

- Hibrido entxufagarriak

- Hibrido ez entxufagarriak

- Gas naturalarekin ibiltzen direnak

- Hidrogenoarekin ibiltzen direnak

- GLP ibilgailuak

- Gasolio eta gasolinadun autoak eta furgonetak.

- Motozikleta elektrikoak

- Ibilgailu astun elektrikoak, gasdunak, hidrogenodunak eta GLP

- Ibilgailu erabat elektrikoak

- Hibrido entxufagarriak

- Hidrogenoarekin ibiltzen direnak

- Ibilgailu elektrikoak birkargatzeko azpiegiturak

- Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak

*Kontsultatu berariazko baldintzak, hemen: www.eve.eus

 

Informazio gehiago eta garraiorako laguntzen programako oinarriak, hemen: www.eve.eus

Edozein kontsulta egiteko

Energiaren Euskal Erakundea: 944.035.600

Ordutegia (Astelehenetik-Ostegunera) 08:00-22:00  Ostirala 08:00-18:00

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @enezargar
    2019.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚘 @EVEuskadi'k, guztira, 8,3 M € kudeatuko ditu garraioaren hobekuntza energetikoari laguntzeko ➡︎ https://t.co/z0HELRGss3

    ℹ️…

  • @GlaciarBlue
    2019.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚘 @eveuskadi gestionará un total de 8,3 M€ en ayudas para la mejora energética del transporte ➡︎ https://t.co/NHDF1jps96

    ℹ️ 6…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak