Eu

Gobernu Kontseiluak 2020rako Laneko Jaiegunen Egutegia onetsi du (Gobernu Bilera 2019-03-26)

2019.eko martxoak 26

Gobernu Kontseiluak datorren urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Jaiegunen Egutegi Ofiziala onetsi du.

2020an, urte osoko igandeak eta aipatzen diren egunak baliogabetzat hartuko dira lan-ondorioetarako, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko:

Urtarrilaren 1a, Urteberri-eguna.

Urtarrilaren 6a, Errege-eguna.

Martxoaren 19a, San Jose.

Apirilaren 9a, Ostegun santua.

Apirilaren 10a, Ostiral santua.

Apirilaren 13a, Pazko-astelehena.

Maiatzaren 1a, Lanaren jaieguna.

Uztailaren 25a, Santiago apostolua.

Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.

Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.

Abenduaren 8a, Sortzez Garbiaren eguna.

Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

Lan-ondorioetarako, tokian tokiko jaietako bi egun ere izango dira jaiegun, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko; horiek Lan eta Justizia Saileko lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte, dagozkien udaletako osoko bilkurek proposatuta, eta komunak izan ahalko dira ala ez lurralde historiko bakoitzeko udal-mugarteetan.

Udalek beren proposamenak egin eta dagokiEn lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte, hilabeteko epean, gaur Gobernu Kontseiluak onetsitako Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren AldizkariAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko