Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Biktimei Laguntzeko Bulegoa indartu du

2011.eko martxoak 17

Bulegoak hiru asteko denbora laburrean ia 700 biktimek egindako informazio-eskaerei erantzun die

Atentatu terroristen biktimentzako arreta pertsonalizatua, informazioa eta laguntza hobetzea da Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako bulegoaren helburua eta funtzionari berri batekin indartu nahi izan dena.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak Auzitegi Nazionalean dagoen Biktimei Laguntzeko Bulegoa bisitatu du gaur goizean. Sailburua María Victoria Cintorekin (Justiziako sailburuordea), Inés Ibáñez de Maezturekin (Giza Eskubideen zuzendaria) eta Maixabel Lasarekin (Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria) joan da Madrilera, eta Ángel Juanesekin    (Auzitegi    Nazionaleko    lehendakaria)    eta    Maite Pagazaurtunduarekin (Víctimas del Terrorismo fundazioko lehendakaria) bildu da han.

Atentatu terroristen biktimentzako arreta pertsonalizatua, informazioa eta laguntza hobetzeko helburuz Eusko Jaurlaritzak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) orain dela denbora gutxi sinatu duten lankidetza- hitzarmenari esker bulegoak hartu duen sendotasuna aztertu dute bileran.

Hitzarmenari esker, Biktimei Laguntzeko Bulegoan beste funtzionario bat daukate orain, eta hiru asteko denbora laburrean ia 700 biktimek egindako informazio-eskaerei erantzun die. Eskaeretako 312, biktimen elkarte batek egin ditu eta 1978. eta 2009. urteen artean izandako atentatuetako biktimei dagozkie. Bigarren datu-base batean, beste 386 biktimen informazio-eskaera indibidual jaso dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)