Berriak Hezkuntza
Eu

500.000 euro helduen hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitatez besteko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako (Gobernu Bilera 2019-03-26)

2019.eko martxoak 26

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitateaz kanpoko –alde batera utzita Haur Hezkuntzako lehenengo zikloak- irakaskuntzako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteentzako diru-laguntzak deitzen dituen Agindu bat. Deialdi honek 500.000 euroko diru-kopurua du.

Diru-laguntza hauek, 2019an zehar burututako jarduerek eragindako gastuetan laguntzeko eskainiko dira. Honako hauek izan daitezke:

  • Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleei eta ikasleen gurasoei zuzendutako prestakuntza-jarduerek eragindako gastuetarako.
  • Jarduerek eragindako gastuetarako eta deialdi honen onuradun diren elkarteek beren jardunerako behar dituzten azpiegitura-gastuetarako.
  • Eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien gastuetarako –aurrez aipatutakoez bestelakoak–; jarduera horiek unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleei eta ikasleen gurasoei zuzenduta daude. Jarduera horien kostuaren % 50 ordainduko da gehienez ere.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko