Eu

Eusko Jaurlaritzak eguneratu egin du euskal sektore publiko osoko ardura politikoa duten kargudunen zerrenda (Gobernu Bilera 2019-03-26)

2019.eko martxoak 26
  • Katalogoa, Gobernuaren konpromisoa da, herritarrek erantzukizun publikoa dutenen lanpostuei buruzko informazio guztia izateko eskubidearekin, gardentasun osoarekin eta publizitate aktiboarekin 
  • Dagoeneko, Katalogoa, herritarren esku dago web-orrialdean, baina, gainera, eguneratzea EHAAn argitaratuko da

Gobernu Kontseiluak, gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko Kargu Publiko Postuen Katalogo Eguneratua onartzen duen Dekretua” onetsi du. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, azaroaren 15eko 156/2016 Dekretua betetzen du; dekretu horren bidez ebazten da Gobernuak onetsi egingo duela urtero katalogoa eguneratzea, urteko lehen hiruhilekoan zehar, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, EHAAn, argitaratuko dela.

Katalogoa eguneratzearekin batera Eusko Jaurlaritzak herritar guztientzat eskuragarri jartzen du web-orrialde ofizialean erantzukizun publikoko karguak betetzen dituzten pertsonei buruzko informazio guztia izateko eskubidearekin, gardentasun osoarekin eta publizitate aktiboarekin duen konpromisoa betetzeko, Gobernua bera sortzeko dekretuan -azaroaren 18ko 216/2014 Dekretuan- ezartzen den bezala.

“Euskal Autonomia Erkidegoko Kargu Publiko Postuen Katalogo Eguneratua onartzen duen Dekretua”kEuskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publiko”ko kargu publikoen eta behin-behineko karguen postu guztiak jaso ditu, bai eta Eusko Legebiltzarrak onetsitako “ekainaren 26ko 1/2014 Legearen (Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituena) 2.1.e) artikuluan jaso diren organo eta erakunde”etako kargu publikoen eta behin-behineko langileen postu guztiak ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko