Berriak Lehendakaritza
Eu

Berdintasunerako Legearen aldaketarako aurreproiektuaren aurkezpen eta partehartze saioak antolatu ditu Emakundek

2019.eko martxoak 25

Emakundek jendarteari irekitako saioak antolatu ditu  Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen eraldaketarako zirriborroari ekarpenak egiteko.  Gaur goizean Gasteizen ehun pertsona inguru bildu dira. Pasa den martxoaren 20an antzerako saio bat egin zen eta gaur arratsaldean bertan beste saio bat egingo da Bilbon, zeinean ehundik pertsonatik gorako partehartzea espero den. Emakunde lanean ari da azken urteotan emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen erantzuna hobetu eta indartuko duen tresna arauemaile bat prestatzen.  Horretarako, 2017an eta 2018an zehar egin zen parte hartze prozesua funtsezkoa izan zen erronkak eta hobekuntza-guneak identifikatzeko, baita horiei aurre egiteko lege-formula egokiena zein den argitzeko ere.  Egindako lan horren emaitza da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aldatzeko lege-aurreproiektuaren zirriborroa. Zirriborro hori, Emakunderen Zuzendaritza-Kontseiluak 2019ko martxoaren 6an egindako bileran aurkeztu zen. Aurkezpena egin eta gero, martxoaren 12an entzunaldia eta jendaurreko aldia ireki zen eta apirilaren 12ra arte luzatuko da.

Aurreproiektuan interesa izan dezakeen edozein pertsona, eragile edo erakunderi zabalik dauden saio hauetan aurreproiektuaren aurpezpen bat egin da eta baita ekarpenak egiteko baliabideak eta epeak gogoratu egin dira ere. Azken hauek Irekian egin daitezke, Emakunderen webgunearen bitartez edo posta elektronikoz (emakunde.legealdaketa@euskadi.eus), edota postaz bidaliz: Manuel Iradier 36, 01005 Vitoria-Gasteiz.

Legearen aldaketaren bidez, “berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako politika eta herri itun handi bat” ahalbidetu nahi dira, politika horiek indartzeko eta araudiaren eta gizartearen testuinguru berriaren ondoriozko behar berriei egokitzeko.  Araudiaren testuinguru berriari dagokionez, legearen aldaketarekin euskal ordenamendu juridikoak bat egiten du Istanbuleko hitzarmenarekin, 2011an Europako Kontseiluak adostutakoarekin eta Estatu Espainolean 2014an indarrean jarri zenarekin, hain zuzen ere.  

Legearen eraldaketaren zenbait erronka hauek dira: Ikuspegi bateratua lortu emakumeen aurkako indarkeria  berdintasun ezaren arazo sistemikoan duen kokapenari dagokionez, EAEko legedia egokitu azken urteetan onartutako arauetara, eragindako profesional guztien prestakuntza bermatu eta Ikuspegi intersekzionala bermatu. Proposatu neurriei dagokionez, hauek aurkitu ditzakegu beste batzuen artean: Berdintasunerako legea indartu esku-hartzeko eremu guztietan; Berdintasunerako legean jaso Istanbuleko Hitzarmenak, haurrak eta nerabeak babesteko legeak, Delituaren Biktimen Estatutuak eta beste lege batzuek agindutakoa; eragindako profesional guztien derrigorrezko prestakuntza (hasierakoa eta etengabea) edo biktima guztien atentzio integrala, doakoa eta kalitatekoa bermatu, bereziki zaurgarritasun handiagoko egoeretan dauden horiena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak