Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak premia bidez ekin dio Ikuskizunen eta Jolas-jardueren dekretua aldatzeko prozesuari

2019.eko martxoak 22

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Ikuskizunen eta Jolas-jardueren Legea Garatzeko Dekretua aldatzeko prozesua premia bidez hasteko agindua eman du, Legebiltzarrak joan den asteko ostegunean onartutako legez besteko proposamena betetzeko. Erabakia Eudel – Euskadiko Udalen Elkartearekin izandako harremanen ondoren hartu da, elkarte honek proposatu baitzuen hainbat ostalaritza establezimendutako kultura-jarduera osagarriak urtean gehienez 12ra mugatzea.

Ikuskizunen eta Jolas-jardueren Legea Garatzeko Erregelamendua onartu zuen dekretua aldatzeko premia bidez egingo den tramitazioan, Segurtasun Sailak aldaketa-proposamen puntual bat aurkeztuko du, hainbat ostalaritza establezimendutako ikuskizun eta jolas-jardueretarako dekretuak finkatutako zenbakiaren erreferentzia kentzeko.

Proposatutako aldaketa-izapideak eskatzen du alegazioak aurkeztea eraginpeko alde guztien iritzia jaso ahal izateko.

Segurtasun Sailak beti adierazi izan du erregelamenduak jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak gauzatzen direnean erabiltzaileen eta hirugarrenen eskubideak errespetatzen eta aisiarako eskubidea eta herritarrek dituzten gainerako eskubideak era baketsuan bateratzen lagundu nahi duela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak