Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Bilbon izango da Zerbitzu Publikoen Kalitateari buruzko Estatuko hirugarren Konferentzia

2011.eko martxoak 16

Madrilen eratu zen atzo hurrengo azaroaren 29an eta 30ean Bilbon izango den Zerbitzu Publikoen Kalitateari buruzko Estatuko hirugarren Konferentziaren Batzorde teknikoa. Batzordea, Herri Politiken Ebaluaziorako eta Zerbitzuen Kalitaterako Estatuko Agentziaren (AEVAL), Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren (FEMP) eta Andaluziako, Kantabriako, Balear Uharteetako, Errioxako eta Euskadiko autonomien ordezkariek osotzen dute.

Konferentzia Kalitaterako administrazio-arteko Sarearen ekintzetan sartuta dago. Sare hau kalitatearen eta ebaluazioaren arloan herri administrazioen arteko lankidetza bultzatzeko sortua da. Horren helburua da administrazioek kalitatea eta ebaluazioa ezinbesteko kudeaketa-tresnak sustatzeko sortu dituzten esperientziak eta ezagutzak partekatzea eta horietatik ikastea; batez ere orain bizi dugun garai honetan, non administrazioek baliabide erabilgarri gutxiagorekin zerbitzu publikoen maila mantentzeko erronkari aurre egiten dioten.

Konferentziaren saioak mahai-inguruak eta praktika onen saio paraleloak konbinatuz antolatuko dira. Horietan, administrazio publikoetako arlo ezberdinetako adituek hartuko parte dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan