Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkoreka “Juan Ajuriagerra. El Hermano Mayor” liburuaren aurkezpenean izan da

2019-03-28

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka Juan Ajuriagerra. El Hermano Mayorliburuaren aurkezpenean izan da gaur, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon.

Eugenio Ibarzabal idazle, kazetari, ekonomialari eta politikariak hitzaldia eman eta berak idatzitako liburua aurkeztu du. Berarekin batera, ekitaldian, Isabelle Ajuriagerra, Juanen iloba eta euskal kultura-eragilea egon da.

Juan Ajuriagerra. El Hermano Mayorliburua orain dela 40 urte, Ajuriagerra hil baino hiru hilabete lehenago, politikari jeltzaleari egindako elkarrizketetan oinarritutakoa da eta Juan Ajuriagerraren bizipen eta egintza asko azaltzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)