Eu

Belandia: "Lanbide´k standak aurkeztu ditu enpleguaren inguruko hiru hitzordutan: Turislan, Hendaia eta Deusto"

2019.eko martxoak 22
  • Borja Belandia: “Enpresen eta enplegua bilatzen ari diren edo jarduera hobetu nahi duten pertsonen harreman eta ezagutza handiagoa sustatzen dugu”

VG 22 03 2019

Lanbidek hiru stand aurkeztuko ditu enpleguaren inguruko hiru hitzordutan: Turislan, Hendaia eta Deusto. Hiru hitzordu horiek datozen egunotan izango dira eta, horietan, interesdunek lan-merkatuaren egoerari buruzko informazioa batuko dute eta euskal enplegu-zerbitzuaren datu-basean dauden lan- eta prestakuntza-eskaintzak ezagutuko dituzte, eta enpresa eskaintzaileekin etengabe egongo dira harremanetan.

Borja Belandia Lanbideko zuzendariak esan bezala: “lehenengoa Turislan da, euskal turismo-sektorearen enpleguaren inguruko erakusketa; Ficoba barrutian izango da, Irunen, eta aurten hirugarren edizioa izango da. Lanbidek datozen martxoaren 25ean eta 26an hitzordu garrantzitsu horretan parte hartuko du, lanbideko eta kalitateko enpleguarekin, eta horren bidez turismoaren eremuan enplegua bilatzen duten pertsonek eta langileak kontratatu behar dituzten sektoreko enpresek euskal enplegu-zerbitzuak beren esku jartzen dituzten eskaintza-aukerak ezagutzeko”.

“Aldi berean, Eures Europako sarearen presentziaren bidez, lan-eskaintza osatu ahalko da, nazioarteko enplegu-eskariekin eta eskaintza horiek aurkezten dituzten herrialdeetan indarrean dauden laneko eta bizitzako baldintzen informazioarekin. Turislan, halaber, plataforma bat da, lanbide-garapenerako gaitasuna ezagutu nahi duten pertsonentzat, bai eta turismo-sektorean lanean hasteko orientazioa bilatzen duten ekintzaileentzat ere”, esan du Borja Belandiak.

Mugaz haraindikoa

Astebete geroago, datorren apirilaren 4an, Lanbide Hendaiako Jarduerarako eta Enplegurako Laguntza Zentroak eta bertako udalak antolatzen duten enplegu-forora joango da. Lanbidek ekitaldi honetan parte hartuko du, mugaz gaindiko enplegu-eskatzaileei ematen dien laguntzako eta lan-orientazioko lana zabaltzeko.

Euskal enplegu-zerbitzuak foro horretan duen partaidetza Pôle Emploi enplegu-zerbitzuaren eta Lanbideren beraren arteko lankidetza-akordioan sartzen da, bai eta euroeskualdeko lankidetza-ekimenetan ere (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa).

Foro horren helburua da lurraldeko enpresak eta horien lanbideak ezagutzera ematea, bai eta sektore batzuetan biltzeko zailtasunei erantzutea ere. Mugaz haraindiko foro hori Bidasoako arroko medikuntza- eta gizarte-sektoreko, industriako edo artisautzako enpresa guztiei dago zabalik, bai eta Pirinio Atlantikoetakoei eta Gipuzkoakoei ere.

Apirilaren 3an eta 4an, bestalde, Bilbon, Deustuko Unibertsitateak antolatzen duen enplegu-foroaren beste edizio bat izango da; ekitaldia, urteak igaro ahala, topaleku esanguratsu bilakatu da unibertsitateko ikasleentzat eta euskal enpresentzat.

“Azkenik –esan du Borja Belandiak–, Lanbidek Deustuko Foroan parte hartuko du; bertan, lan-eskaintzei buruzko informazio-standa jarriko du, eta Lehen Aukera eta Gazte Itzulera programak aurkeztuko ditu, biak nagusiki unibertsitateko publikoari eskainiak”.

ren aurreko edizioan 2.600 bisitari izan ziren eta 65 erakusketari. Sektoreen arabera, gehienak hotelak eta ostatuak izan ziren (% 21 - 32), agentziak (% 10 - 15), zerbitzu osagarrien enpresak (% 7 - 11) , turismo-baliabideak eta ekitaldiak (% 7- 11). Azoka amaitzean, 180 kontratu formalizatu ziren.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak