Eu

Ernesto Sainz-Lanchares: “Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Konbentzioak lortu du herrialde askok arraza-diskriminazioarekin amaitzeko politikak izatea”

2019.eko martxoak 21

 

  • Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, gaur, 2019ko martxoaren 21ean
  • “Europar Batasunak eta hura eratzen duten estatuek eta herrialdeek urrats positiboak ematen ditugu gure legegintzatik eta gizarte-politiketatik”.
  • “Horren adibide bat, Euskadin, Eraberean sarea da, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezeko printzipioaren aldeko sarea”

VG 19-03-21

Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak gaur, ostegunean, Arraza Diskriminazio modu guztiak Ezabatzeko Nazioarteko Konbentzioa indarrean sartu zeneko 50. urteurrena dela gogorarazi du; “hura tresna eraginkortzat ageri da; gobernuak behartzen ditu herritarrei erantzutera eta kontuak ematera nazioartearen planoan eta, beraz, herrialde askok legeak aldarrikatu eta arraza-diskriminazioarekin amaitzeko politikak ezarri dituzte. Europar Batasunak eta hura eratzen duten estatuek eta herrialdeek urrats positiboak ematen ditugu gure legegintzatik eta gizarte-politiketatik”.

 

“Oraindik, Europako Kontseiluak gogorarazten duenez, pertsona batzuek arraza-jazarpena jasan dute, eta gorrotorako eraginaren biktima dira, beren azalaren kolorearengatik, etnia-jatorriagatik edo erlijioagatik, baita Europar Batasunean bertan ere. Beraz, egunero euskal erakundeetatik eta gizarte osotik ari gara lanean, harekin amaitzeko”, esan du Sainz Lancharesek.

 

Indarrean sartu zeneko 50. urteurrena denean, Europako Kontseiluak oraindik banako salaketak aurkezteko prozedurak onartu ez dituzten estatu guztiei eskatu die ahalik eta lasterren onartzeko. “Konbentzioaren aplikazioko aurrerapenak eta Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren esparruko konpromiso globalen betearazpena lotuta daude”, esan du, Bruselan, Europako Kontseiluko goi-ordezkaritzak.

 

Gizarte kohesionatua

“Euskadin gizarte solidarioaren eta kohesionatuaren alde lan egiten dugu, eta EBren barruan edozein arraza-diskriminazioren edo gorroto-adierazpenen aurka gaude, eta aniztasuna errespetatzeko bitarteko guztiak aplikatzen ditugu. Horretarako, sozietate zibilarekin, Nazio Batuekin, Europako Kontseiluarekin eta Europan Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundearekin dihardugu lankidetzan, bai eta eskualdeetako erakundeekin ere, guztiontzako diskriminaziorik eza, gizarte-inklusioa eta berdintasuna sustatzeko, bai eta arraza-diskriminazioaren debekuaren errespetu unibertsala ere”, esan du Sainz Lancharesek.

 

“Horren adibide bat Euskadin Eraberean sarea da, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezeko printzipioaren aldeko sarea", esan du Sainz Lancharesek.

 

Batasunaren eskualde-eskalan, EBko goi-ordezkariak, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, honako hau esan du: “Europako Kontseiluarekin batera, bereziki ijitoen kolektiboaren integrazioan lan egiten du, erabakiak hartzeko prozesuetan beren parte-hartze aktiboa sustatzeko. Gainera, demokraziarako eta giza eskubideetarako Europako Tresnaren bidez inbertitzen du, munduan diskriminazio-mota guztien aurka borrokatzen diren sozietate zibileko erakundeei bideratutako 206 milioi euro baino gehiagorekin”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak