Eu

Beatriz Artolazabal: “Desgaitasuna duten pertsonek bizitza duina eta gizartean erabat parte hartu ahal izateko zerbitzuak izateko eskubidea dute”

2019.eko martxoak 21

 

  • Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera ‘Denontzako Moda’ X. desfile solidarioan parte hartu du, gaur, Down-en Sindromearen Nazioarteko Egunean

Bilbo, 2019 03 21

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Down-en Sindromearen Nazioarteko Egunean, honako hau aldarrikatu du: “desgaitasuna duten pertsonek bizitza duina eta gizartean erabat parte hartu ahal izateko zerbitzuak izateko eskubidea dute”. ‘Denontzako Moda’ X. desfile solidarioan, Nekane Murga sailburua ere izan da, eta, bertan, Artolazabalek honako hau nabarmendu du: “gurea bezalako gizarte aurreratuak eta kohesionatuak pertsona guztiak izan behar ditu gogoan; eta askotan desgaitasun bat izateak dakarren desabantaila aintzat hartuta, erakunde publikoei eta gizarteari Euskadiko hirugarren sektore sozialarekin batera lan egitea dagokigu”.

 

Beatriz Artolazabalek eta Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, gaur arratsaldean, Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioak, Bilbaocentro Merkatari eta Enpresarien Elkarteak eta CID FCA agentziak Bilbon antolatu duten  ‘Denontzako Moda’ X. desfile solidarioan parte hartu dute. Komunikazioa. Maria Iturriaga Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioko Patronatuaren presidentearekin batera, beste askoren artean, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatua, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Maite Alonso Hezkuntzako sailburuordea ere joan dira.

 

Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioko ehun umek eta helduk baino gehiagok desfilatu dute Campos Eliseos Antzokian, ‘Denontzako Moda’ lemapean, gizartea, salbuespenik gabe, modaren zati bat dela erakusteko, alegia, “gaitasun desberdinak eta Down-en sindromea duten pertsonen eskubide-berdintasuna eta inklusioa aldarrikatzeko, modaren munduaren bidez”, antolatzaileen hitzen arabera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak