Eu

Artolazabalek honako hau nabarmendu du: “Mundu osoko espezialistek autismoaren gakoen gainean duten interesa eta ardura, bai eta arretan berritzeko eta autismoa bizi dutenen eta beren familien bizitza hobetzeko interesa eta ardura ere”

2019.eko martxoak 21
  • Apnabik Bilbon dituen lokal berrien inaugurazioa
  • “Euskadi Europako gizarte- eta osasun-arretaren eredu gisa jartzen dute, eta hori erakundeek, espezialistek eta familiartekoek eta zenbait erakundek, esaterako Apnabik, elkarrekin egiten duten lanaren ondorio da".

 

Bilbo, 2019 04 21

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “Mundu osoko espezialistek autismoaren gakoen gainean duten interesa eta ardura, bai eta arretan berritzeko eta autismoa bizi dutenen eta beren familien bizitza hobetzeko interesa eta ardura ere”.

 

Mikel Pulgarín APNABIko presidentearekin, Unai Rementeria, Diputatu nagusia, Juan Mari Aburto alkatearekin, Isabel Sánchez Robles foru-diputatuarekin,  eta Lide Amilibia eta Marcos Muro sailburuordeekin batera, Artolazabal sailburuak, gaur eguerdian, Apnabi - Bizkaian autismoa duten pertsona eta familiartekoen elkarteak Bilboko Sabino Arana etorbidean dituen lokal berrien aurkezpenean parte hartu du. Bertan, Basurtuko Abesbatzak abestu du eta APNABIren 40. urteurreneko bideoa jarri dute.

 

Artolazabalen iritziz, “lokal berriek hobekuntza dakarte APNABIk Bilbo erdian ematen duen arretarako gaitasunean. Autismoaren espektroaren nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonen beharrei arreta emateko, horien gizarte-integrazioa eta autonomia pertsonalaren sustapena lehentasunezkoak dira”. 

 

Sailburuaren iritziz, autismoa duten pertsonen beharrak desgaitasuna duten pertsonetara ere zabal daitezke, bizitza independenterako beharrezko laguntza ematen saiatzeko, eta horren adibide ona Euskadiko erakunde-maila guztietatik garatzen ditugun programa, zerbitzu eta baliabideak dira. Batzuetan geure ekimenekin, beste batzuetan hirugarren sektoreko erakundeekin hertsiki lankidetzan:  elkarte-munduarekin, kasu honetan APNABIrekin”. 

 

Aitorpena

“Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzatik Apnabiri aintzatespen hau egiten diogu, Euskadin eta Europan erreferente egiten zaituzteten lan handiari. Gaur, desgaitasuna duten pertsonentzako arreta eskubide gisa jaso da gure lege-gorputzean; autonomiaren sustapenean eta laguntzadun integrazioan oinarritutako laguntza-paradigma berria onartu dugu. Eguneko zentroak ditugu, okupazionalak, gizarte- eta lan-integraziorako prozesuak eta laguntza ekonomikoak", esan du Artolazabal sailburuak.

 

“Pertsonen autonomia dugu helburu.  Arazo eta beharrizanei aurre egiteko bidea, baliabideak edo modua desberdinak dira eta pertsonak, beren autonomia, beren bizi-kalitatea eta irizpide etikoak oinarri dituen plangintza batekin, autismoa duten pertsonen duintasuna babestuago dago eta integratuago bizi dira. Horrela gizarte kohesionatuagoa eraikitzen dugu”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

 

Artolazabalek honako hau gogorarazi du: "Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren lana gai horretan Euskadiko Arreta Goiztiarreko Esku hartze Integralari buruzko Dekretuan islatu zen, eta, horren bidez, aurretik zeuden zerbitzuak arautu, zabaldu eta hobetu ziren eta pertsona horiei bizitza hobea eskaini zitzaien. Orain, esparru-dekretu horren garapenean, arreta goiztiarreko lanbide-trebakuntza egiaztatu ahal izateko titulu, ikasketa eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzko dekretua izapidetzen ari gara”.

 

Familiek duten arduraren inguruko jarduketa eta erantzun positiboak dira, pertsona horiek beraiek ez daudenean nola egongo diren jakiteko. Ardura horren jakitun gaude; hori dela eta, urteak daramatzagu Euskadin beraientzako zentro bereziak sortzen. Guretzat lehentasuna da”, esan du Artolazabalek.

 

Interesa

Artolazabalen hitzen arabera, “bizitza autonomoa zaila izan daiteke, baina gauza bat oso positiboa da: mundu osoko espezialistek autismoaren gakoen gainean duten interesa eta ardura, bai eta arretan berritzeko eta autismoa bizi dutenen eta beren familien bizitza hobetzeko interesa eta ardura ere. Hori dela eta, prestakuntzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak arreta goiztiarrari buruzko masterra eratu du eta, horren bidez, besteak beste autismoaren espektroaren nahasmenduen eremuko arreta espezializatua hobetzen lagunduko da".

 

“Pertsona bakoitzaren izaera bakarra eta berezia aitortu eta errespetatzen dugu, eta ahalik eta bizitzarik duinena eta autonomoena izateko duten eskubidea.  Guk, Eusko Jaurlaritzatik, baliabideak dakartzagu, eta APNABIri eta autismoaren espektroaren nahasmenduak dituzten pertsonen eta beren familien etorkizun hobea lortzeko lan egiten duzuen beste erakunde batzuei babesa ematen dizuegu”, esan du Artolazabalek. 

 

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “Euskadi Europako gizarte- eta osasun-arretaren eredu gisa jartzen dute, erakundeek, espezialistek eta, batez ere, familiartekoek eta zenbait erakundek, esaterako Apnabik, elkarrekin egiten duten lanaren ondorioz".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Pulgarin, Unai Rementeria, Juan María Aburto, Isabel Sánchez Robles, Unai Rementeria, Diputado General de Bizkaia