Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek Euskadiko berdintasun politikak aurkeztu ditu nazioarteko udaletako agintarien aurrean

2019.eko martxoak 20

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, Genero ikuspegia duen Gobernu lokala izenburuko Nazioarteko Misio Teknikoan parte hartu du gaur. Misio hau egun hauetan Andaluziako zenbait udalerrietan egiten ari da, Iberoamerikako Udalerrietako Batasunak nazioarteko beste erakunde batzuekin duen elkarlanari esker. Mexiko, Panama, Kolonbia, Venezuela, Kuba eta Peru bezalako herrialdeetako berdintasuna bermatzeko ardura duten perfil eta administrazio maila ezberdinetako pertsonek parte hartzen dute. Agintari, lider eta Iberoamerikako nazio ezberdinek Misio Tekniko honetan politika publikoetan genero ikuspegiaren txertatzearen esperientziak ezagutu dituzte, euskal politika publikoak kasu.

Granadako agerraldian, Emakundeko zuzendariak euskal administrazioaren berdintasun arkitektura azaldu du, eta zehazki Emakundek maila lokalean aurrera eramaten dituen ekintzei buruz hitz egin du: udalerrietan berdintasun planak garatzeko diru-laguntzak, Berdinsarea bezalako sareen sorkuntza edota udaletako emakume hautetsiak ahalduntzera bideratua dagoen Basqueskola proiektua. Landaidak gaur egun euskal administrazioaren erronka nagusiei hitz egin du ere, adibidez, soldata arraila eta Euskadin soldata arraila murrizteko Ekintzaren Estrategia eta Plan Operatiboari buruz; edo Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen aldaketaru buruz ere, “berdintasunaren aldeko herri itun bati buruz hitz egin ahal izateko laguntza garrantzitsu bat suposatuko duena”, Lamdaidaren hitzetan.

Udalerrietako Iberoamerikar Batasuna  (UIM) da Misioaren buru, bere Genero Berdintasunerako Iberoamerika Udalerrien Sarearen (RIMIG) bitartez eta DELGEN Ekimenarekin elkarlanean (Garapen ekonomiko lokala genero ikuspegiarekin). Azken honetan Emakundek parte hartzen du Garapenerako Nazio Batuetako Programa (PNUD), Kanadiar Udalerrietako Federazioa (FVM), Suediar Kooperazio Zentrua (We Effect), Florenziako Unibertsitatearen Ikerketa Gunea (ARCO Lab) eta Amerika Latina eta Karibeko Unibertsitatean Batasuna (UDUAL) elkarteekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak