Berriak Lehendakaritza
Eu

Atzerriko dokumental onenari saria jaso du Emakundek ekoiztutako "Volar" dokumentalak Annual Copenhagen Film Festival-en

2019.eko martxoak 20

Bertha Gaztelumendik zuzendu eta Emakundek ekoiztutako dokumentalak Atzerriko dokumental onenari saria jaso du Annual Copenhagen Film Festival-ean. Milatik gora filmeen artetik hautatu duten dokumental honek indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.

‘Volar’ 2017ko Zinemaldian estreinatu zen eta orduz geroztik nazioarteko festibal ezberdinetara bidaiatu du. Hala nola, Greziako Documentary Festi Ierapetra, Medellín International Film Festival (FestMedallo), Fusagasugá-ko Nazioarteko Festibala, Globale Uruguay, Zimbawe-ko International Images Film Festival edota Respect Belfast Human Rights Film Festival, beste batzuen artean.

Bertha Gaztelumendi, dokumentaleko zuzendariak ezin izan du saria jaso Beiruten lur hartu berria zegoelako. Bertan dokumentalaren proiekzioa aurkeztu du Beirut International Women Film Festival-ean.

BWFF urtez urte ospatzen den zinemaldia da. Beiruten mundu osoko zinegileak eta zinezaleak biltzen dira. Generoen berdintasuna, sexu askatasuna edo indarkeria sexista bezalako gaiak tratatzen ditu. Emakumeei buruzko edo emakumeek egindako filmeak bere baitan hartzen ditu eta bere ingurua aldatzearen alde duintasunez lan egiten duten emakumeen irudi positiboa sustatu nahi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko