Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

IBILEK eta Eroskik ibilgailu elektrikoak birkargatzeko guneak instalatu dituzte Salburuko superreko aparkalekuan (Gasteiz), bezeroek doan kargatzeko

2011.eko martxoak 16

Kooperatiba lehenengo banaketa enpresa da etxeko banaketarako flotan ibilgailu elektrikoan erabiltzen dituena

IBILek eta Eroskik ibilgailu elektrikoetarako birkarga puntuak inauguratuko dituzte gaur, Gasteizko Salburuko supermerkatuko parkingean, Industriako sailburu Xabier Garmendia, Vitoria-Gasteizko alkate Patxi Lazcoz eta EROSKIko Logistikako zuzendari Alberto Madariaga bertan direla.

EROSKIk lehentasunezko hamar partzela erreserbatu ditu bere sareko bost aparkalekutan, IBIL Gestor de carga de vehículo eléctrico SA enpresaren bitartez (EEEk eta REPSOLek partaidetutako enpresa da), EROSKIren flotako Mercedes Vito E-cell furgoneta elektrikoei zein ibilgailu elektrikoak erabiltzen dituzten bezeroei birkarga zerbitzua emateko.

Ibilgailu elektrikoa duten EROSKIko bezeroek doan kargatu ahal izango dute IBIL enpresak supermerkatu gasteiztarrean kargagailuz hornituta instalatu dituen bi plazetan, zerbitzua eskuratzeko txartel baten bitartez.

EROSKI eta IBIL elkarrekin ari dira EAEn ibilgailu elektrikoa bultzatzeko. Horrenbestez, mugikortasun iraunkorra eta ingurumena errespetatuko duen politika baten alde egiten dute, hirietako kutsadura murriztuz. Gogorarazi behar da ibilgailu elektrikoek ez dutela kutsadura akustikorik sortzen, ezta operazioaren lekuan emisiorik ere, eta ibilgailu konbentzionalek baino galera mekaniko txikiagoak dituzte, errendimendu energetiko handiagoa, mantentze kostu gutxiago eta kilometroko kostu gutxiago.

Joan den otsailean EEErekin hitzarmena izenpetu eta 5 furgoneta elektrikoak eskuratu eta gero, EROSKIk 36.065 kg CO2 gutxiago emitituko du bost furgoneten bitartez, hau da, 3.607 zuhaitz aldatzearen pareko kopurua; erabilitako gasolina litroetan ere 13.358 l aurreztuko du. Ibilgailu berriek urtean 146.217 km egingo dituzte, hau da, ibilgailu bakoitzak egunero 96,51 km batez beste.

Hasieran, kargatzeko hamar puntuak instalatu dituzten supermerkatuak izan dira Bilboko Indautxu eta Bolueta, Barakaldo BEC, Gasteizko Salburua eta Donostiako Arcco Amara. Asmoa da EROSKIk, IBILen eskutik, etorkizunean kargatzeko puntu gehiago jartzea EAEko EROSKIko parking guztietan, oraingo zentroetan egin den bezala.

Auto elektrikoaz gain, joan den azaroan, EROSKI pedal bidezko ibilgailuetan hasi zen etxeko banaketa zein online erosketaren banaketa egiten Gasteizen. Ekimen horri esker, EROSKIko bezeroek hainbat onura eskuratu dituzte, eta konfiantza handitu dute, eskaeren kopurua %25,5 handitu baita.

Eroski eta ingurumenarekiko errespetua

Automobil elektrikoa bultzatzeko hitzarmena EROSKIk hasieratik konpromiso moduan dituen ingurumen politiken barruan kokatzen da, modu etengabean, bere jarduera industrialak eragiten duen inpaktua minimizatzeko modu berriak bilatzen dituelarik.

Dendetan hondakin gutxiago sortzea, garraiatzean emisio kutsatzaileak minimizatzea, hornitzaileen produkzioaren ingurumen kudeaketa, birziklapena, ontzi ekologikoetaranzko bilakaera, langileen prestakuntza berezia eta kontsumitzaileak kontzientziatzeko kanpainak –poltsa berrabilgarriak, etxean energia aurrezteko neurriak, etab.- dira EROSKIk ingurumenaren arloan garatzen dituen jardueretako batzuk.

Ildo horretan, EROSKIren merkantziak banatzen dituen kamioi flotak ibilbideak optimizatzeko gailu bat erabiltzen du, bere kamioien ingurumen eragina eta karbono emisioak murrizteko. Tresna horren bitartez garraioaren prozesu guztiak planifikatu, monitorizatu eta optimizatzen ditu (irteerak, ibilbideak, ordutegia, kilometroak…). Tresna berritzaile horren erabilerak ahalbidetu du EROSKIren logistikan "ekokudeaketaren" elementuak sartzea, eta, ondorioz, kilometro kopuruan batez beste %5 murriztea lortu da, 5 milioi litro erregai baino gehiago aurreztu dira eta urtean 14.400 tona CO2 emisio saihestu dira. Halaber, flotan bioerregaiak erabiltzen ditu, jatorri fosileko erregaiek baino gehiago errespetatzen dutelako ingurumena.

Gainera, Europar Batasunak orain dela gutxi EROSKI errekonozitu "Europa Energia Iraunkorra" kanpinaren kide ofizial moduan: Europar Batasunaren ekimen hori 2005ean sortu zen, eta estatukideek energi politika iraunkorrak sustatzeko egiten duten ahaleginik handiena da. Kanpainaren bidez Europako legedia osatzen da energiari dagokionez, eta bere helburua da energia iraunkorreko teknologietan inbertsio pribatuak bultzatzea eta handitzea, praktika onak errekonozitzea, eta energiaren arloko munduko liderren artean aliantzak sustatzea, ideia eta ekintza berriak sortzeko.

Saria irabazi duen EROSKIren programa “EROSKI eraginkortasun energetikoa 360º” izan da, eta ikuspegi bikoitza du, barrura begira eta kanpora begira.

Barrura begira, kooperatibak hainbat neurri ekoeraginkor ezarri ditu bere dendetan, ez soilik energia aurreztu ahal izateko, energia berriztagarrien eta ingurumenari buruz iraunkorren bitartez hornitzeko baizik.

Dendetan jarritako neurri eraginkorren artean daude, adibidez, Donostiako Gros auzoko dendan ezarritakoa: uztailean ireki zen berriro, energia aurrezteko eta energia iraunkorren bidez hornitzeko neurriak instalatu eta gero. EROSKIk Groseko denda egokitzeko egin duen inbertsioa 1.800.000 € izan da, eta denda konbentzional batekin alderatuta, gastu energetikoan %50 aurreztea lortu da, eta urtero 200 tona CO2 gutxiago sortzea.

Kanpora begira, programaren helburua kontsumitzaileak energi kontsumo iraunkorrari buruz prestatzea da, eta energiaren fakturan aurrezteko aholkuak ematea.

EROSKIren "Aurreztu energia" kanpaina hainbat ekintzarekin osatu da, horien artean webgune bat inplementatzea, zeinean aurrezteko potentziala eurotan kalkula daitekeen, kontsumo energetikoaren hainbat modutan (kalefakzioa, elektrizitatea, gasa, garraioa…); herritar baten CO2 emisioak ere kalkula daitezke, eta energia aurrezteko gomendioak eskaintzen dira. Horren bitartez, 150.000 pertsonak beren gastua monitorizatu dute. Gainera, EROSKI hipermerkatu guztietan Kontsumitzaileen Eskolak egin dira, "Itzali gastua, piztu aurrezkia" lemapean, eta horietan Espainia osoko ehunka kontsumitzailek parte hartu dute.

Kontsumitzaileak prestatzeko programa 2009ko otsailean hasi zen, eta helburua zen kontsumitzaileak energiaren balioari buruz kontzientziatzea, etxeko kontsumo energetikoaren diagnostikoa egiteko tresna bat ematea, eta aholkularitza ematea, etxean eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Eroskiri buruz

EROSKIren sare komertzialean 2.300 establezimendu inguru daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKI/Bidaien bulegoak, gasolindegiak, Forum Sport kirol dendak, If perfumeriak, Abac aisia eta kultura dendak eta 25 plataforma. Sare horri 482 autozerbitzu frankiziadun gehitu behar zaizkio. Frantzian, Eroskik 39 establezimendu dauzka (hipermerkatuak, supermerkatuak eta gasolindegiak), eta Andorran 4 IF lurrindegi.

Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.

IBILi buruz

IBIL ibilgailu elektrikoa kargatzeko kudeatzailea da, eta Euskadin ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura martxan jartzeko sortu zen, horrelako ibilgailuen garapena lortzeko, iraunkortasunari eta ingurumenarekiko errespetuari buruzko irizpideekin.

IBILek Euskadin enpresa liderra izan nahi du mugikortasun elektrikoko zerbitzuen prestazioari eta eremu publikoan birkargatzeko gune kopuruari dagokionez, eta erreferentzia teknologikoa ere izan nahi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Garmendia, viceconsejero de Industria