Berriak Osasuna
Eu

Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategiaren erdira iritsi gara eta ugariak izan dira ezarritako ekintzak

2019.eko martxoak 20
  • Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak, gaur, Eusko Legebiltzarrean, Euskadin biztanleen osasuna hobetzeko eta garapen sozioekonomikoari laguntzeko estrategia honen tarteko ebaluazio-txostena aurkeztu du
  • Aurreikusitako 10 ekintzetatik ia 9 hasi ditugu edo ezartzen hasiak gara estrategia garatzen hasi ginenetik bi urte eta erdi igaro direnean
  • Ekintzen ezarpen-maila handiarekin batera gero eta hobekuntza handiagoa antzematen da ikerketaren jardunean eta bere eraginean
  •  2015aren eta 2017aren artean, % 17,4 hazi da osasun-sisteman I+Gren inbertsioa eta % 66 finantzaketa lehiakorraren erakarpena Gaur egun, osasun-sistemak I+Gko 2.000 proiektu baino gehiago ditu eta 95 euskal erakunderi ematen die laguntza

 

 

2020rako Osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategiak aurreikusitako ekintza guztietatik ia gehienak bete edo hasi ditu lehen urteetan Horrela egiaztatzen du tarteko ebaluazio-txostenak, estrategiaren erdian aurreikusitako 10 ekintzatatik ia 9 martxan daudela adierazten duenak.

Iñaki Berraondo Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak, María Aguirre Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariarekin batera, gaur, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, estrategia horren tarteko berrikuspen-dokumentua aurkeztu du, osasun-sisteman ikerketaren eta berrikuntzaren sustapena zehazki aztertzen duen lehena, helburu bikoitzarekin: biztanleen osasuna hobetzea eta garapen sozioekonomikoari laguntzea.

2016an hasitako Estrategiari buruzko txostenak ziurtatu egiten du egin den aurrerapena 4 ardatz estrategikoetan -Inpaktu, Integrazioa, Pertsonak eta Baliabideak- baita aurreikusitako helburu guztietan ere. Planteatutako 57 ekintzetatik erdia baino gehiago ezarrita daude dagoeneko edo garapen-fase aurreratuan.

Aurrerapen nagusien artean nabarmentzekoak dira:

- RIS3 Euskadi biozientziak-osasun arloaren lidergoa eta lankidetza-proiektuen garapena

- berrikuntza irekiko proiektuen garapena, osasun-sistematik bertatik sortutakoena (Baliosasun programa), eta hirugarrenei zuzendutako laguntza berrikuntzaren eremuan (Innosasun programa), dispositibo medikoen eremua bereziki nabarmentzen dela kontuan hartuta

- Osasun-arloko Ikerketa Institutuetako jardueren koordinazioa, jagoletza lehiakorra barnean dela

- informazio-sistemen eta tresnen hobekuntza I+G+b garatzea ahalbidetzeko eta integrazioa lan asistentzialarekin.

- posizionamendua Europan

- konpromisoa Europar Batasuneko Human Resources Excellence zigiluarekin

- inbertsio handiagoa I+Grako, bereziki Osasun Sailarena eta Osakidetzarena, azken urteetan % 23tik gorakoa

 

Estrategiaren barruan, gainera, osasun-sistemaren I+G+b jarduerako erakundeen mapa osatu da, sistema bakarra eratzen duten 5 erakunderen inguruan (bioef, bioaraba, biocruces-bizkaia, biodonostia eta kronikgune)

Estrategia zabaldu izanak areagotu eta indartu egin du osasun-sistemak ikertzeko eta berritzeko duen ahalmena. 2015 eta 2017 artean horrek ekarri du:

 

  • % 17tik gorako igoera I+Gko jardueretako inbertsioan.

 

  • % 66ko igoera finantzaketa lehiakorraren erakarpenean, batik bat I+G+b zentroak egituratzeagatik eta pixkana profesionalizatzeagatik.

 

  • Ikertzaile-kopurua areagotzea (% 5). Bereziki nabarmentzekoa da langile horien % 49 emakumeak Belaunaldien txandakatzea dela eta, azpimarratzekoa da 40 urtetik beherakoen ehunekoa handitu egin dela, izan ere, 2010ean % 5 zen eta 2017an % 20.

 

  • Jardueraren kalitatea hobetzea; hori deialdi lehiakorretako arrakasta-tasaren igoeran ikusten da, baita prestigio handiagoko argitalpen zientifikoen gehikuntzan ere (ia % 4).

 

Guztira, gaur egun, euskal osasun-sistemak mota guztietako 2.000 ikerketa- eta garapen-proiektu baino gehiago ditu: oinarrizkoa, klinikoa, epidemiologikoa, osasun-zerbitzuetakoa, etab.

Era berean, osasun-sistema bazkide esanguratsu bilakatzen ari da hirugarrenei berrikuntza inguruan laguntza emateko; izan ere, guztira 95 euskal erakunderi eman die babesa, 2015eko kopuruaren bikoitzari. Aldi berean, guztira ia 300 ideia edo berrikuntza-proiektu sortu dira euskal osasun-sistemaren beraren barruan, kontuan izanik orain mota desberdinetako 36 garapenek osatutako zorro teknologikoa duela.

Osasun sailburuordeak adierazi duenez, ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak gizartearen eskaera ukaezin bat dira eta "osasun-sistemaren ohiko jardunean osorik integratzea, beste eragile, herrialde eta eskualde batzuekin elkarrekintzan eta lankidetzan aritzea, eta lortutako emaitzak hobetzea gure esku dago, bizi-kalitate eta ongizate orokor hobeagoa batean eragina izateko".

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak