Eu

Gobernuak onetsi du 10 milioi eurorekin diruz laguntzea Vitoria-Gasteizko udalari, euskadiko erakunde komunen egoitza izateagatik (Gobernu Bilera 2019-03-20)

2019.eko martxoak 20
  • Inbertsio hori “ urterako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa"n sartzen da; gainera, Sailaren lehentasunezko kudeaketa-arloetako inbertsioak jaso ditu
  • 2019ko Planak beste sustapen bat eman dio, 2,2 milioi eurokoa, Euskadiko biztanle-kopuru txikieneko eta irisgarritasun gutxieneko nukleoetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak zabaltzeko 

Gobernu Kontseiluak, gaur, “2019. urterako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa" onetsi du, Sail honen dirulaguntza ildoen plangintza egiteko lan-dokumentua. Politika publikoen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa egiteko tresna baliotsua da. Gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren webgunean argitaratuta egongo da, herritarrek gardentasun osoz kontsultatzeko.

  1. urte honetan, Planak aurreikusten duen dirulaguntza garrantzitsuena 10 milioi eurokoa da, Vitoria-Gasteizko Udalak ekipamenduko, mantentze-lanetako edo birgaitzeko inbertsioak egin ahal izateko eta Euskadiko erakunde komunen egoitza izateagatik eragiten diren gastuak ordaintzeko. Halaber nabarmentzekoak dira 2019. urte honetan Euskadiko biztanle-nukleoetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak zabaltzen jarraitzeko eta, horrela, “gune zuri” izenekoak ezabatzeko aurreikusitako 2,2 milioi euroak. Helburua da asmo handiko proiektu horrekin aurrera jarraitzea; horren bidez, Eusko Jaurlaritzak espero du, aurten, 82 biztanle-nukleo berritan NGA banda zabalaren baldintzetan Interneteko konexio azkarra eta segurua ezartzea: 14 Araban, 48 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek Euskadiko 1.700 eraikin publikoetan, parkeetan, poligonoetan eta industria-arloetan eta Euskadiko biztanle-nukleo guztietan banda zabala gaitzeko dituzten baterako jarduketa koordinatuez gainera, orain laguntza hauek ere badaude. 

BESTE INBERTSIO BATZUK

Gainera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak honako hauek egingo ditu:

  1. Euskal Funtzio Publikoko sindikatuen jardunerako babes finantzieroa: 432.000 euroko zuzeneko diru-laguntza ELA, LAB, CCOO, UGT, SATSE, SME, STEE-EILAS, ERNE, ESA, SIPE eta HITZA sindikatuen artean, ordezkaritzaren arabera, banatzeko.
  2. Euskadiko toki-erakundeetan tokiko autonomia garatu: 100.000 euroko zuzeneko diru-laguntza EUDELentzat formakuntza, jardunaldiak, eta abar antolatzeko.
  3. Euskal fundazioen legezko betebeharrak betearazi: 15.000 euroko zuzeneko diru-laguntza FUNKO Fundazioen Euskal Konfederazioarentzat, fundazioen arloko formakuntza eta jarduerak antolatzeko.
  4. 2019 ekitaldian Euskal zuzenbide zibilari eta autonomikoari buruzko azterlana, zabalkundea eta informazio publikoa eguneratu: 8.000 euroko zuzeneko diru-laguntza Zuzenbidearen Euskal Akademiarentzat www.forulege.com web orrialdearen bidez epailetza, fiskaltza, abokatutza, prokuradoretza, erregistro, notariotza, eta abarreko profesionalen artean Euskadiko berezko Zuzenbidea hedatzeko.
  5. Open Data Euskadi webgunea sustatu eta datu irekien erabilera eta horien ondoriozko zerbitzuak sortzea bultzatu eta, horretarako, Open Data Euskadi 2019 sariak deitu: 14.000 euro.
  6. Herritar antolatuek sortutako balio publikoa aitortzeko eta ikusarazteko, 2019ko Elkarlan Sarien bitartez, herritarrek parte hartzeko proiektuen bidez, erakunde aldetiko laguntzarekin edo laguntzarik gabe, 2019ko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria zabaltzeko konpromiso gisa: 18.000 euro.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko