Eu

IVAP-ek kongresua antolatu du, langile publikoen hautaketa prozesuak modernizatzeko dagoen beharra aztertzeko

2019.eko martxoak 19
  • Kongresua Vitoria-Gasteizen izango da, apirilaren 10ean eta 11n, eta Euskadiko hiru administrazio publikoetan kontratazio publikoaren arduradun direnei zuzentzen zaie
  • Bi egunez, Europar Batasunean ospe handiko adituek beren esperientzia berritzaileak azalduko dituzte eta XXI. mendean beharrezkoak diren hautaketa-prozesu berrien erronka juridiko eta psikologikoak aztertu eta horiez hausnartuko dute

 IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, EIPA, European Institute of Public Administrationekin lankidetzan, kongresu bat antolatu du: “Herri Administrazioetako Hautaketa prozesuak: Europar Batasuneko esperientziak, planteamendu berriak garai berrietarako”. Bi egunez, Europar Batasunean ospe handiko adituek administrazio publikoetan lan egiten duten langileen hautaketa-prozesuak modernizatzeko dagoen beharraren inguruko erronka juridiko eta psikologikoak aztertuko dituzte.

Kongresu honen helburua da, batetik, Europako administrazio publikoek beren plantillak hautatzeko erabiltzen dituzten egungo sistemak aztertu eta horiez hausnartzea, hutsuneen inguruan hausnartzeko; bestetik, lanpostu publikoetarako pertsona egokienak hautatzeko tresna, irizpide eta proba objektibo, fidagarri eta baliozkoak diseinatzea.

Kongresua Euskadiko hiru erakunde-mailetan langileak hautatzeaz arduratzen diren pertsonei zuzentzen zaie, eta helburua da euskal administrazio publikoei talentua erakartzeko gai diren prozesu berritzaile berriak diseinatzen laguntzea, langile publiko berria erakargarria, malgua eta berritzailea izateko eta motibatuta egon dadin, profil berriak izan ditzan eta orientazio estrategikoa izan dezan.

PROGRAMA

Herri Administrazioetako Hautaketa prozesuak: Europar Batasuneko esperientziak, planteamendu berriak garai berrietarako kongresua apirilaren 10ean eta 11n izango da, Canciller Ayala hotelean. Matrikula egiteko epea zabalik dago.

Kongresuaren lehen egunean, apirilaren 10ean, IVAPek eta EIPAk zenbait hitzaldi eta mahai-inguru antolatu dituzte, egungo hautaketa-prozesuak eta Europar Batasunaren panorama konparatuan aintzat hartzen ari diren ikuspegi berriak aztertzeko. Horrela, zenbait adituren azalpenak entzungo ditugu: Tomasz Kramer, David Cagney, Aoife Lyons, Herma Kuperus, Xosé Areses, Maria José Vallejo Ilarduya, Miquel Salvador Serna eta Rafael Jiménez Asesio.

Europako jardunaldien bigarren egunean, apirilaren 11n, hautaketa-prozesuetako ikuspegi berrien analisiarekin jarraituko da, beste aditu batzuekin, besteak beste: Mikel Gorriti, Javier Sáez eta Filip de Fruyt.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak