Eu

Beatriz Artolazabal: “migrazioak beharrezkoak dira Gizatasunaren garapenean, eta lortu nahi dugun Europak pertsonak izan behar ditu oinarri”

2019.eko martxoak 20

 

 

  • “Migrazioa eta hiriak: integrazio inklusiborako bidea” jardunaldia
  • “Helburua migrazio horiek ondo kudeatzea da, erantzunkidetasunez eta beste leku batera doan pertsonak behar bezalako arreta, eskubideak eta betebeharrak izan ditzan”
  • Daniel de Torres, Anna Terron, Giovanna Tipan eta Karim Bin Humam-ekin batera, migratzaileek zerbitzuetara, etxebizitzara eta gizarte-integraziora jotzeko duten aukerari buruz eztabaidatu dute

Madril, 19 03 20

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, honako hau esan du: “migrazioak beharrezkoak dira Gizatasunaren garapenean, eta lortu nahi dugun Europak pertsonak izan behar ditu oinarri. Helburua migrazio horiek ondo kudeatzea da, erantzunkidetasunez eta beste leku batera doan pertsonak behar bezalako arreta, eskubideak eta betebeharrak izan ditzan”

 

Beatriz Artolazabalek, Madrilen, Migración y Desplazamiento Forzado de los Bancos Multilaterales de Desarrollo (BMD) plataformaren testuinguruan antolatutako “Migrazioa eta Hiriak” konferentzian parte hartuko du. Konferentziaren helburua honako hau da: “elkarrizketa estrategikoa eta koordinazio operatiboa sustatzea" hiri-mailan dauden “migraziorako erronka eta aukera ekonomikoen aurrean”, erkidego hartzaileetan eragina dutela aintzat hartuta. Mintegiak “migrazioak hirien kultura- eta ekonomia-garapenerako dakartzan ahalmena eta aukerak” ditu oinarri, “bai eta gizakien lekualdatzeak dakartzan erronketarako irtenbide berritzaileak eta ideia berriak hornitzea ere”.

 

Konferentzia honako hauek inauguratu dute: Nadia Calviño ministroa; Manuela Carmena alkatea; José María Álvarez-Pallete Telefónicako presidentea eta Consuelo Rumí Migrazioetarako estatuko idazkaria. Eta itxiera honako hauek egin dute: Josep Borrell ministroa eta Ignacio Corlazzoli Garapenerako Banku Interamerikarrak Europan duen ordezkaria.

 

Kudeaketa

Daniel de Torres Red de Ciudades Interculturales sareko zuzendariak moderatuta, Beatriz Artolazabalek, Anna Terron International Iberoamerican Foundation for Administration and Public Policyko (FIIAPP) zuzendariak, Giovanna Tipan Human Mobility Managementeko (Ecuador) zuzendariak eta Karim Bin Humam Holandako Skillab-eko eragiketa-zuzendariak migratzaileek zerbitzuetara, etxebizitzara eta gizarte-integraziora jotzeko duten aukerari buruz eztabaidatu dute.

 

“Garrantzitsua da ulertzea emigratu duena, eta garapenean eta prestakuntzan laguntzea, erkidego zehatz batera egokitzeko beste aukera bat izateko. Euskadi Europar Batasuneko herrialde aurreratuenetako bat da, migrazio-fenomenoen kudeaketaren inguruan”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle-kopuru osotik (2.199.088 pertsona), 206.000 atzerritarrak dira (% 9,4) eta, horietatik, % 48 Amerikakoa. Duela 20 urte, atzerriko biztanleria % 1,3 baino ez zen Euskadin. Artolazabalen hitzen arabera, “hurbileko populaketa kontzentratuak Euskal Hiria kontzeptua ekarri du . Erakundeok lurralde adimenduna, jasangarria, soziala eta integratzailea, erlazionatua eta parte-hartzailea garatzeko laguntza ematen dugu”.

 

“Europako gainerako lekuetan bezala, euskal herritarren bizi-itxaropena handitu egin da, baina belaunaldien txandakatzean badago nolabaiteko gabezia”, esan du Artolazabalek. Duela urte batzuetatik, Euskadik migrazio-fluxuen helduera eta igarotzea erregistratzen ditu: bizimodu berria bilatzen ari direnak –zati handi batean Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikatik–, eta, Afrikatik, Europar Batasunaren barrurantz datozenak.

 

“Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiekin eta udalekin batera, bete-betean ari da bizitza berriaren bila datozenen kudeaketan, arretan, harreran eta horiei laguntza emateko baldintzak sortzeko lanean. Horretarako, 2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plana diseinatu dugu. Migrazio-prozesu baten ondoren Euskadira heltzen diren pertsonen % 3k eta % 5ek bitartean dio bertan geratu nahi duela. Ez da fenomeno iragankorra edo egoeraren araberakoa, egiturazko errealitatea baino”, esan du Artolazabalek eztabaidan.

 

Programak

“Ideiak birpentsatu ditugu, azken urtean garatutako programen inguruan hausnartzen dugu eta positiboki sustatzen dugu, zenbait programa, plan, estrategia, gizarte-integrazioa eta kudeaketa oinarri hartuta. Lankidetza etengabea da euskal erakundeen artean. Eusko Jaurlaritzan Harrera programa garatzen ari gara, egoera ekonomikoak eta pertsonalak tarteko eta prestazioen sistema normalizatura (DSBE) jo ezin dutenez, gizarte-bazterketako egoeran egon daitezkeen etorkinei harrera emateko”. 

 

Harrerak lehen harrera ematen du, aldi baterako, pisuetan; pisu horietan bazterketa-egoeran dauden eta baliabide ekonomikorik eta laguntza-sarerik ez duten etorkinen gizarteratze-prozesua lantzen da. Horren bidez, harrera integrala ematen zaie haren hartzaile diren etorkinei, eta pertsonen beharrizan guztiei erantzungo dien laguntza globala ematen saiatzen da.

 

Eztabaidan, hiriak aipatu dira, integrazio-ingurune gisa, eta Artolazabalek gogorarazi du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak immigrazioaren politika bereziaren inguruan duen zuzeneko ekintza, beste administrazio batzuen, gizarte-erakundeen eta, oro har, herritarren zerbitzura dagoen kudeaketa zuzeneko erreferentzien sistema batetik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin udal-kudeaketarako, langile teknikoen kontratazioaren, harrera- eta sentsibilizazio-programen finantzaketaren, prestakuntzaren, finantzaketaren, koordinazioaren eta laguntza-zerbitzuen bidez.

 

Eusko Jaurlaritzak immigrazioari arreta emateko zenbait zerbitzu ditu: IKUSPEGI: Immigrazioaren Euskal Behatokia; BILTZEN: Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua; AHOLKU SAREA: Atzerritartasunaren alorreko Euskal Zerbitzu Juridikoa; eta FOROA, Euskadiko etorkinen integraziorako eta gizarte-partaidetzarako

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    #MigracionyCiudades https://t.co/mV5oQydVgt Sailburu Beatriz Artolazabal: “las migraciones son necesarias en el de… https://t.co/xis57NSamF

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Daniel de Torres, Anna Terron, Giovanna Tipan, Ignacio Corlazzoli, José María Álvarez-Pallete y Karim Bin Humam