Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailak 2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2019-03-20)

2019.eko martxoak 20
  • 149,6 milioi euro jasotzen ditu dokumentuak, 58 diru-laguntza lerrotan

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza Sailburuaren proposamenez, Sail honen 2019 urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du. Dokumentu honetan Hezkuntza Sailaren lau Sailburuordetzek eta zortzi Zuzendaritzek kudeatzen dituzten dirulaguntza deialdi guztiak jasotzen dira, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.

Izaera programatikoa duen Plan hau Hezkuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, dirulaguntzen bidez, gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan. Era honetan, tresna honen bidez sailaren jardute-eremuan eraginkortasun maila areagotzea lortzeaz gain, gardentasuna sendotzea ere lortzen da.

Orotara, 58 dirulaguntza lerro ditu egun Hezkuntza sailak, eta horien kopuru osoa 149.688.664  eurokoa da 2019 urterako. 58 deialdi horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, eskolaratzeko beka eta laguntzak, unibertsitate-bekak, Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak, irakasleen prestakuntzarako deialdiak, ikerketa sustatzeaz arduratzen direnak, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ekimendua eskuratzea helburu dutenak edo udal titulartasuneko eskoletan instalazioak egokitzera bideratuta dauden dirulaguntzak.

Gobernu Kontseiluan onartu ondoren, Hezkuntza Sailaren 2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa Sail honen webgunean kontsultatu ahal izango da osorik, bihartik, martxoaren 21etik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko