Berriak
qrcode

350.000 €-ko laguntza, Salvamento Marítimo Humanitario–SMH-ren Aita Mari proiekturako (Gobernu Bilera 2019-03-02)

2019-03-20

Gobernu Kontseiluak, gaur, baimena eman du, 350.000 euroko laguntza emateko Salvamento Marítimo Humanitario-SMH GKEari, AitaMariZubia#MAYDAYTERRANEO2019 proiekturako. Laguntza horren bidez          –Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusitik jasoko du laguntza hori–, larrialdietako profesionalek eta boluntario askok eratzen duten elkarte horrek Erdialdeko Mediterraneoan galdutako pertsonak zaintzeko eta biltzeko lan humanitarioa egingo du. Lan humanitario hori funtsezkoa da ehundaka pertsonen bizitza salbatzeko, izan ere, horietako asko emakumeak eta haurrak dira, oso bidaia arriskutsu bati ekin behar izan diotenak egoera dramatikoetatik ihes egiteko.

SMH erakundea 2015. urtearen amaieran sortu zen, Europara Mediterraneoko ibilbideen bitartez iristen ari zen migratzaile eta errefuxiatu kopuru handiari herritarrek emandako erantzunaren ondorioz. 2017aren erdialdetik, sartzeko bide nagusia Libia eta Italia bitarteko itsas bidea izan da. Errefuxiatu eta migratzaileen %40 baino gehiago emakumeak eta adingabeak izan ziren eta, adingabeen artean, bidaiderik gabeko adingabe-kopuruak edo beren familietatik banandutako adingabe-kopuruak nabarmen egin zuen gora, eta kontabilizatutako adingabe guztien laurdena izan zen.

Egoera horretan, iaz, SMHk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, proiektu bat jarri zuen abian, Aita Mari itsasontzia prestatzeko eta ospitaleko materialarekin hornitzeko, itsas erreskateko eta osasun-laguntzako jarduerak egin ahal izateko nazioartearen babesaren bila ari diren errefuxiatuekin. 2018ko irailean aurkeztu zenetik, Aita Mari porturatuta egon da, itsasoratzeko Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren ziurtagiriak jaso behar baititu. Azkenean, itsasontziak martxoaren 15ean abiatu zuen bidaia, Galiziako kostaldera, oraingoz.

Egungo egoera aldakorra dela kontuan hartuta eta baimenen helburu diren nabigazio-eremuen arabera, ontziak Espainiako kostaldetik, Mediterraneo osotik edo Ozeaniako uretatik nabigatzeko instrukzioak izango ditu, behaketako eta erreskateko misioak egiteko, Egeoko uharteetan osasun-laguntza sendotzeko, laguntza humanitarioa emateko eta ingurumen-arloko laguntza emateko (kostaldea garbitzeko eta itsas plastikoak jasotzeko).

Iruzkin bat
  • Argazkia erabiltzaile
    @avinute
    2020-05-07

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/Tte5ci9txX

    Paga de 350000€ con razón van con el barquito lerelele a pescar supuestos naufragos en lug… https://t.co/0Kxc98Tb65

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko