Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Salvamento Marítimo Humanitario GKE-ren Aita Mari proiektuari laguntza eman dio

2019.eko martxoak 20

Iñigo Urkullu lehendakaria Jaurlaritzaren Kontseilu bileraren buru izan da. Bilera gaur gozean ospatu da Lehendakaritzan, Nekane Murga Eizagaechavarria  Osasuneko sailburu karguaz jabetzeko ekitaldiaren ondoren, hain zuzen.

Beste hainbat gaien artean, gaur, Gobernu Kontseilua, Aita Mari proiektuaren inguruan jaurdun da. Horrela, Gobernu Kontseiluak baimena eman du, 350.000 euroko laguntza emateko Salvamento Marítimo Humanitario-SMH GKEari, AitaMariZubia#MAYDAYTERRANEO2019 proiekturako. Laguntza horren bidez –Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusitik jasoko du laguntza hori–, larrialdietako profesionalek eta boluntario askok eratzen duten elkarte horrek Erdialdeko Mediterraneoan galdutako pertsonak zaintzeko eta biltzeko lan humanitarioa egingo du. Lan humanitario hori funtsezkoa da ehundaka pertsonen bizitza salbatzeko, izan ere, horietako asko emakumeak eta haurrak dira, oso bidaia arriskutsu bati ekin behar izan diotenak egoera dramatikoetatik ihes egiteko.

Prentsa dossierra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak