Berriak Kultura
Eu

3.200.00 euro federazioen kirol-jarduerak finantzatzeko (2011-03-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 15

Agindua, Euskadiko kirol-federazioen 2009ko kirol- programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena.

Gobernu Kontseiluak agindu bat onartu du, Kulturako sailburuaren proposamenez, Euskal kirol federazioek 2011rako antolatutako kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena. Horretarako aurrekontua 3.200.000 euro da.
Deialdiaren helburu nagusia da kirol-federazioei laguntza ematea beren kirol-programak finantzatzeko. Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen arabera, kirol-federazioak administrazio-egiteko publikoak eskuordetzan burutzen dituzten entitate pribatuak dira eta, kasu honetan, herri-administrazioaren ordezkari laguntzaile gisa aritzen dira.

Horrenbestez, diru-laguntza hauen bitartez euskal federazioen kirol-programetan sartuta dauden kirol jarduera eta lehiaketen ohiko gastuak finantzatuko dira, bai eta egin ohi dituzten egokiteko publiko administratiboak ere.

Alde horretatik, federazio-programak finantzatzeareki batera honako ekintza hauek aurrera eramango dira:

- Euskadiko txapelketa ofizialak antolatzea.

- Lehiaketa ofizialetan parte hartzea.

- Federazio-lizentziak ematea eta tramitatzea.

- Federazioaren esparruan kirol arloko diziplina-ahalmena erabiltzea.

- Federazioaren esparruan erregelamenduak egiteko ahala.

- Kirol-teknifikaziorako programak garatzea.

- Goi-mailako kirolerako programak garatzea.

- Jolas-kirolerako programak garatzea.

Kirol-programetarako finantzaketa publikorik ezean, federazioek ezinezkoa dute jardunik aurrera eramatea zeren eta federazio gehienek beste diru-iturririk ez baitute beren urteko programak finantzatzeko, diru-laguntzen deialdietatik datozenak baino. Iaz 47 eskabide aurkeztu ziren eta, haien proiektuak aztertu ostean, den-denek jaso zuten diru-laguntza.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan