Eu

Josu Erkorekak eta María Jesús San Josék Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XV. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu dute

2019.eko martxoak 20

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XV. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu dute gaur, Andrés Urrutia Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidentearekin eta Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkiregoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearekin batera.

Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren batzar aretoan, Bilbon, egin den ekitaldian Jesús Delgado irakasleak “Academias jurídicas en el siglo XIX. Entre la enseñanza práctica, el adelantamiento del derecho patrio y el prestigio social” hitzaldia eskaini du.

Gainera, Akademiako bazkideek urteurrenaren oroigarriak jaso dituzte ekitaldian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)