Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak itxitzat jo du Vitoria-Gasteizen detektatu den legionellosi agerraldia

2019.eko martxoak 15

Egiaztatutako bederatzi kasuetatik azkena otsailaren 12an hasi zen sintomekin eta, harrezkero, ez da beste kutsadurarik detektatu

Hirian Gasteizko Udalarekin lankidetzan eginiko kontrolen bidez, bakterioa bost ingurumen-laginetan detektatu da

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak itxitzat eman dute Gasteizen detektatutako legionellosi-agerraldia. Pasa den urtarriletik, bakterio hori bederatzi pertsonatan detektatu da; guztiak ospitaleratu behar izan dira, baina, orain, inor ez dago ospitaleratuta. Gainera, bakterioa izan duten leku guztiak, bost guztira, garbitu eta desinfektatu egin dira.

Bederatzi kasu horien sintomen hasiera urtarrilaren 7aren eta otsailaren 12aren artean izan da. Legionella inkubatzeko aldia igaro eta beste kasurik detektatu ez denez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak itxitzat jo du azken asteotan iragarritako agerraldia. Sei gizon eta hiru emakume kutsatu dira orain arte, 30 eta 86 urte bitartekoak. Kasu guztietan behar izan da ospitalizazioa, eta horietako bi ZIUn. Ez da loturarik aurkitu kasuen artean, aldi baterako taldekatzea baino ez.

Protokoloa aktibo egon den denboran, areagotu egin dira hiriko kontrolak, fokuaren jatorria zehazten saiatzeko; horretarako, hertsiki lankidetzan jardun dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gasteizko Udalak. Jarduketa nagusietan, hiriko eta inguruneko hozte-dorre guztien laginak hartu dira, enpresetan, saltoki handietan eta eraikin publikoetan dauden 70 inguru, bai eta kasuak izan diran eremuetako langarreztagailuak eta auto-garbitzaileak ere.

Gainera, kautela-neurri gisa, iturri apaingarri guztiak itxi dira, harik eta garbitu eta desinfektatu arte. Hiri-garbiketarako zisterna-kamioiak ere ikuskatu dira, eta horiek erabiltzeari utzi zaio, garbitu eta desinfektatu arte, bai eta ura hartzeko baliatzen duten putzu bat ere.

Kontrol zorrotz horren ondorioz, 1 zenbakidun serotaldea duen Legionella pneumophila detekatu da hiru hozte-dorretako ingurumen-laginetan, eta dagoeneko garbitu eta desinfektatu egin dira; garbiketako bi zisterna-kamioitan ere aurkitu dira eta dagoeneko ez daude zirkulazioan.

Analisiak, orain, leku horietan detektatu den Legionellaren bakterioa kutsatutako pertsonetan detektatu den bera izan den zehaztuko du; horren bidez, kutsaduraren fokua edo fokuak zehaztu ahalko dira, izan ere, ez da baztertzen foku igorlea bakarra izatea.

 

GUZTIRA 118 KASU EUSKADIN, 2018AN

Legionellosia Legionella izeneko bakterioak eragiten du; bakterioa natura-ingurunean dago, gehienetan erreka eta lakuetako uretan. Baldintza fisiko eta kimiko ugaritik bizirik ateratzeko gai da, harik eta hirietako ur-horniduraren sistemetara iritsi arte, eta ugaritu egiten da, haren tenperaturaren arabera. Hori dela eta, ur beroaren sistemak, besteak beste dutxak, edo aire girotuaren sistemen hozte-dorreak bakterio horiek garatzeko leku aproposenak dira; ez dio pertsona batek beste bati transmititzen, baizik eta aire bidez, bakterioarekin kutsatuta dauden aerosolak arnastuta.

Inkubazio-aldia 2 eta 10 egun bitartekoa da. Legionellosiak tratamendu eraginkorra du antibiotikoak ematen direnean, baina kasuak larriak badira, baliteke ospitalean euskarri aurreratua behar izatea.

2018an, Euskadin bakterio horren eraginpean 118 pertsona izan direla egiaztatu da, alegia, intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 5ekoa izan da. Lurraldeen arabera, Araban 18 kasu erregistratu ziren, Gipuzkoan 54 eta Bizkaian 46.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 15a

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    Orain dela egun bat

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Osasun Sailak itxitzat jo du Vitoria-Gasteizen detektatu den legionellosi agerraldia ➕ https://t.co/myxHepqsKS

  • Orain dela egun bat

    Pues a ver si se soluciona también el caso de legionella del Centro de Salud de Zuazo, en Barakaldo.
    El personal de la Inspección Médica que trabaja en el tercer piso del edificio lleva más de un mes sin agua potable en los servicios... en un centro de Osakidetza, aunque parezca increíble.

  • @OSIArabaESI
    Orain dela 4 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Osasun Sailak itxitzat jo du Vitoria-Gasteizen detektatu den legionellosi agerraldia ➕ https://t.co/myxHepqsKS

  • @osakidetzaEJGV
    Orain dela 4 egun

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Osasun Sailak itxitzat jo du Vitoria-Gasteizen detektatu den legionellosi agerraldia ➕ https://t.co/myxHepqsKS