Autonomia Erkidegoetan lehenena aintzatetsi dute Euskadi Turismoaren Lehiakortasunean
Espainiako autonomia-erkidego lehiakorrena bezala kokatu da Euskadi turismoaren sektorean, Exceltur-eko azkeneko 'Espainiako autonomia-erkidegoei buruzko turismoaren lehiakortasunaren monitorea' Monitur 2018ren arabera.
Atzo aurkeztu zen jendaurrean Exceltur-ek (Bikaintasun turistikorako aliantza) egindako txostena. Azterlanak ranking global bat lantzen du, 82 adierazletan oinarritua, eta turismoaren kalitatearen funtsezko zazpi oinarri ebaluatzen ditu, besteren artean, ondoko faktoreak kontuan hartuta: marketin-estrategia, irisgarritasuna eta konektibitatea, produktu turistikoen dibertsifikazioa edo lehentasun politikoa eta gobernantza turistikoa.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak bere poza adierazi du euskal turismoaren sektoreari egindako aintzatespen honengatik, eta adierazi duenez, sailkapen horrek islatu egiten du Euskadiko turismoa profesionalizatzearen alde eragile guztiek egindako ahalegina. Euskadin, Gizarte Segurantzara afiliatutakoak 100.000 dira jada, afiliatu guztien % 10.“Gobernutik babestu egiten dugu –adierazi du sailburuak‒ euskal turismoaren industriak, bertako profesionalek egiten duten lana, helburu hauekin: turismo jasangarrian, dibertsifikatuan oinarritutako kudeaketa, apustu estrukturalen, dibertsifikatuen garapena, bere balio erantsia gehitu dezaten bai Euskadirentzat bai bisitariarentzat, eta turismoa lurraldean banatzen laguntzea eta negozio-aukerak Euskadiko hiri eta herri gehiagoetatik zabaltzea ahalbidetzea”.
Euskal Autonomia Erkidegoa, Kanariak, Madril, Valentziako Erkidegoa, Katalunia eta Andaluzia daude azterlan horretako lehenengo sei posizioetan. Euskadik gora egin du sailkapenean 2014ko azkeneko azterlanean kokatuta zegoen hirugarren postutik lehen postura, azterlanak neurtzen dituen zazpi adierazleetan lortutako puntuazio onagatik (112,6 puntu). 2010etik 2018ra biztanleko sarrerak gehien handitu diren autonomia-erkidegoa da Euskadi (% 43,8).
Exceltur-eko presidenteorde José Luis Zoredak atzo nabarmendu zuenez, lau autonomia-erkidego daude bakarrik turismoko plan estrategikoak dituztenak: Euskadi, Valentziako Erkidegoa, Murtziako Eskualdea eta Nafarroa.Euskadi "erkidego irmoena eta zorrotzena izan da bere gobernuak aplikatutako politiketan", adierazi du Monitur-en aurkezpenean Exceltur-eko azterlanen zuzendari Óscar Perellik.
Azterlanean adierazten denez, apustu nabarmena egin da marketin digitalaren eta sare sozialen eta bisualen erabileraren alde, turistekiko komunikazio zuzena lortzeko baliabide nagusi gisa. Zentzu horretan, Exceltur-ek dio Euskadi gailendu egiten dela “marketin turistikoaren plan estrategiko batekin, zeinak alderdi garrantzitsuenak biltzen dituen, oraingo paradigma digitalean turismoaren sustapen-estrategia batek lortu beharrekoak. Ekintzen zehaztasun-maila handia nabarmentzen du, produktuen, balio-proposamenen, merkatu- eta lurralde-segmentuen arabera, abiaburuko egoeraren eta lehiakortasun-esparruaren analisi zorrotz batetik abiatuta diseinatu dena”.
Gobernantzaren atalean, Balearrak, Kanariak, Asturias eta Euskadi dira, Exceltur-en iritziz, Erabilera Turistikoko Etxebizitzen araudi aurrerakoiena garatu duten autonomia-erkidegoak, kontuan izanik legeak bultzatu egiten duela udalerri bakoitzaren lurralde-eremura egokitzera, udalen lankidetza gehitzean.
Azterlaneko galderei erantzun dieten enpresariek adierazi dutenez, Euskadi, Errioxa eta Gaztela eta Leon dira, beren iritziz, espazio publikoak zaintzeko eta haien balioa nabarmentzeko jardun egokienak aurrera eraman dituztenak. Euskadiko, Madrilgo eta Valentziako Erkidegoko etengabeko prestakuntza da, era berean, enpresarien aldetik balorazio handiena lortu duena.
MONITUR 2018KO EMAITZAK
RANKING OROKORRA ETA EMAITZAK OINARRIAREN ARABERA
Pérez Ezquerra sailburuak, azterlanaren aurkezpenaren harira, 2018an Euskadiko turismoak izan duen eboluzioaren datuak eman ditu, eta azpimarratu egin du modu desestazionalizatu, jasangarri eta eutsi batean eboluzionatu duela, dibertsitatean oinarrituta, eta gainera neurri handiago batean bisitari atzerritarren segmentuan izan dela eboluzio hori.
Euskadik ia 3,7 milioi turistarekin itxi zuen joan den urtea; bisitari atzerritarren hazkunde handiagoarekin, eta udalditik kanpoko hilabeteetan haien presentzia handiagoarekin ‒ia 140.000 bisitari gehiago 2017ren aldean‒. “Monitur-en lehenengo postuan egotea bezalako aintzatespenek poza ematen digute sektorearen eta administrazioen apustuak emaitzak dituela erakusten dutelako. Baina azterlan honek eta beste adierazle batzuek aurrerapausoak ematenjarraitzeko balio behar dute, turismoak gizarte osoari itzultzeak ekartzeko balio izango duten politiketan, baita kalitateko enpleguren sorkuntzan ere, emakumeen enpleguan eta hazkunde jasangarrian arreta berezia jarriz”, esanez amaitu du sailburuak.
-
2019-03-26
Comentario de Twitter:
#Euskadi asciende al primer puesto en competitividad turística >> #Turismo https://t.co/NpAV9ODckQ