Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Abal-epea luzatu zaio GHI Hornos Industriales-i (2011-03-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 15

Erabakia, GHI Hornos Industriales SLk garatutako proiektuan zirkulatzailea finantzatzeko abalaren atzerapenerako dena.

Gobernu Kontseiluak GHI Hornos Industriales-i abal-epea luzatzea erabaki du gaur. Pasa den urteko otsailean 6.864.900 euroko abala eman zitzaion euskal enpresari zirkulatzailea finantzatzeko. Enpresak 22.883.000 euroko eskaria zeukan eta horrek urtebetetik gorako lana zekarkion plantari. Erabakia beraz eskari horri lotuta zegoen.

GHI-k eraikuntza-prozesuari ekin zion ingeniaritza prestatuz. Bezeroak, Venezuelako estatu-enpresa batek, hitzartutako aurrerakinak ordaindu zituen enpresaren bermearekin, Eusko Jaurlaritzaren abalari esker banku-abala lortu zuena. Bezeroak, hitzartutako kontratuarekin bat etorriz, beste ordainketa bat egin zuen, baina 2010eko maiatzetik proiektua moteldu du Estatu-Diruzaintzaren arrazoirengatik.

Bezeroak proiektua moteltzearen ondorioz, GHIk abalak luzatzeko eskatu du seguru baitago eskaria berriz ere abiaraziko dela epe laburrean. Izan ere, proiektua dagoeneko 200 milioi euro jaso duen makroproiektu baten barruan dago eta Venezuelako Gobernuak garrantzi handikotzat jotzen du sozialki.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzak erabaki du 4.576.600 euroko abalaren indarraldia 2012ko apirilaren 21a arte luzatzea, eta 2.288.300,00 euroko abalaren formalizazioa baimentzea, 2013ko urtarrilaren 31 arte indarra izango duena.

GHI Hornos Industriales S.L. 1937. urtean sortutako enpresa da, burdin-gai eta burdinezkoak ez diren gaietarako fusio, berokuntza eta tratamendu termikoko labeak fabrikatzen eta erabiltzeko prest ematen dituena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan