
Lehendakaria Nekane Murga Eizagaechevarria Osasuneko sailburu karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da
Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuek lagunduta, Nekane Murga Eizagaechevarria andrea Osasuneko sailburu karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da.
Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da, eta bertan egon dira Legebiltzarraren mahaikideak ere. Lehendakariak izendatze-dekretua irakurri ondoren, Nekane Murga Eizagaechavarriak karguaren zina egin du formula hau erabiliz: " Hartzen dudan agintea, Euska-diren zerbitzuan eta legearen arabera, zintzo eta leialki erabiliko dudala, hitz ematen dut".
Iñigo Urkullu Lehendakariak ongi etorria eman dio Nekane Murga Eizagaechevarriari Osasuneko sailburu moduan, eta, era berean, aitortu egin du Jon Darpon Sailburuak erakitsi duen konpromisoa, zintzotasuna eta leialtasuna. “Urte hauetan egindako lanari esker, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren izen ona eta aintzatespena indartu egin dira, Osakidetza hazi eta gaurkotu egin da; hiritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetu egin dira”, esan du. Gainera, Lehendakariak Jon Darpón-en ibilbidea eredugarria izan dela azpimarratu du.
Osasuneko sailburu Nekane Murga Eizagaechavarria-k bere lanaren ardatz nagusia pertsonak izango direla azpimarratu du. Horrez gain, Murga sailburuak osasun-sistema unibertsala eta kalitatekoa finkatzeko konpromisoa hartu du. Horrela, helburuak Euskadi hogei-hogei Gobernu Programan jaso direla adierazi du, eta bere eginkizuna horiek betetzea izango dela. “Elkarrekin lan egin behar dugu, auzolanean, osasuna hobetzen jarraitzeko”, esan du.
-
2019-06-29
Faltó la bandera de España en este acto oficial de toma de posesión, igual que faltó en la de los demás Consejeros y falta en sus fotos oficiales al margen derecho de este comentario. ¿Se han leído Uds el artículo 4 de la Constitución, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2?.
-
2019-03-21
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: 📝 | Nekane Murga Eizagaechevarria, Osasuneko sailburu berria. Ongi etorri! https://t.co/iNzETdnOzc https://t.co/v5p3sTLiwU -
2019-03-20
Comentario de Twitter:
📝 | Nekane Murga Eizagaechevarria, nueva consejera de Salud. Ongi etorri! https://t.co/NgaOZvdfHM https://t.co/u6wS31saEv -
2019-03-20
Comentario de Twitter:
📝 | Nekane Murga Eizagaechevarria, Osasuneko sailburu berria. Ongi etorri! https://t.co/iNzETdnOzc https://t.co/v5p3sTLiwU -
2019-03-20
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: 📝 | Nekane Murga Eizagaechevarria, Osasuneko sailburu berria. Ongi etorri! https://t.co/iNzETdnOzc https://t.co/v5p3sTLiwU -
2019-03-20
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: 📝 | Nekane Murga Eizagaechevarria, Osasuneko sailburu berria. Ongi etorri! https://t.co/iNzETdnOzc https://t.co/v5p3sTLiwU