Eu

Gordexolako 100 ikaslek zuhaitzak landatuko dituzte, gaur, Herrerias ibaiaren ertzetan

2019.eko martxoak 15

Gordexolako Eduardo Eskartzaga  Herri Ikastetxeko 100 ikasle, gaur, Gordexolan bilduko dira Herrerias ibaiaren ertzetan, Ponton makaldiaren alboan, zuhaitzak landatzeko. 

Jardunaldiaren helburuak dira: ikasleak ibaira hurbiltzea eta jolas moduan ibaia zer den bizitzea, erribera zuhaitzak landatzea eta ibaien babes naturalaren garrantziaz ohartaraztea. Ekitaldia dibulgaziozko hitzaldi batekin hasiko dira, erribera landarediaren onurak azaltzeko eta, ondoren, ikasleak, elkarlanean zuhaitzak landatzeari, ekingo diote.

Ingurumen boluntariotza jardunaldi hauek udalek sustatuak izan dira eta URAren laguntza eta partehartzea izango dute bai dibulgaziozko hitzaldiak egiteko eta baita landatzeko materialaren eskaintzarekin ere. Udalek eta URAk ibaien leheneratze eta zaintza lanak egiteko sustatu dituzten akordioen barruan kokatzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak