Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Gobernu Kontseiluak baimena eman du SPRIren izena eta xede soziala aldatzeko (2011-03-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 15

Erabakia, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, ISEB SAren estatutuak aldatzeko dena.

Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpe dagoen SPRI erakundearen izena aldatzeko. Sozietate publikoak egungo SPRI akronimoa mantenduko du, sendotasuna eta sona duen marka delako, baina hemendik aurrera Sociedad para la Transformación Competitiva - Lehia Eraldatzeko Sozietatea, S.A. deituko da, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua deitu beharrean.

Gaur emandako urrats hau Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren jarraipena baino ez da. Izena aldatzeaz gain, SPRIk sozietatearen xedea zabalduko du, aukera izan dezan merkataritza eta turismo sektoreetako sustapen ekintzak barne hartzeko. Aldaketa txikia da, zeren egingo diren jarduerak kontzeptualki lehengo berak baitira, baina industri sektorera ez ezik, beste enpresa sektore batzuetara ere zabalduko dira.

Orain arteko izena erabat aproposa zen 80ko hamarkadan, industriak eraldatzeko premia zeukalako. Gaur egun, ordea, beste egoera batean gaude eta eraldaketa hitzaren lehengo zentzuak, hots, hasierako egoerara itzultzeko behar horrek jada ez du balio. Enpresek eraldatuta atera behar dute krisitik bai, baina aldaketak eredu berri batera eraman behar ditu, lehiatzeko ingurunea desberdina delako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan