Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Ardogintzaren sektoreko 60tik gora euskal enpresa Prowein azokaren hogeita bosgarren edizioan

2019-03-15
  • Arabako Errioxako ardoen eta Txakolinen 48 upategi eta sagardotegi bat Alemaniako azokan egongo dira, Euskadi Basque Country markaren pean elkartuta.
  • Sektorearentzat, ProWein da erakusleihorik garrantzitsuena eta esanguratsuena, bere izaera internazionala dela-eta, eta urtetik urtera gero eta gehiago dira bertara joan nahi dutenak.

Datorren igandetik martxoaren 19ra arte, asteartea, ProWein Ardo eta Edari alkoholdunen Nazioarteko azoka egingo da Alemaniako Düsseldorf hirian; mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako mundu mailan egiten den ekitaldirik garrantzitsuena da azoka hori.

Edizio honetan, ardogintzaren sektoreko 60 euskal enpresa baino gehiago joango dira azokara, Arabako Errioxako ardoak, Txakolinak edo Euskal Herriko Sagardo Naturala nazioartera zabaltzeko erakusleihorik hoberena dela jotzen baita; gainera, urtetik urtera gero eta upategi gehiagok eskatzen dute bertara joatea. 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, HAZI Fundazioaren laguntzarekin antolatu du euskal enpresa parte hartzaileetako 49ren asistentzia, Euskadi Basque Country markaren barruan talde moduan parte hartuz. Iaz baino bost gehiago dira horrela parte hartuko dutenak.  Zehazki, hauek izango dira: Arabako Errioxako 38 upategi (horietako 6 ABRAren standean bilduko dira), Getariako Txakolinaren 7 upategi, Bizkaiko Txakolinaren 2 upategi, Arabako Txakolinaren upategi 1, eta sagardotegi bat.Denek Euskadi Basque Country standaren barruan jarriko dituzte ikusgai beren produktuak, eta standa, 290 m2-koa, Alemaniako azokaren 10 zenbakiko pabiloian egongo da. Azokaren antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 2021erako Proweineko erakusketa gunea handituko da bi pabilioi gehiagorekin. Horrek esan nahi du euskal enpresek leku gehiago edukiko dutela eta, beraz, azokan parte hartzeko gero eta eskari handiagoari erantzun ahal izango zaiola.

Euskadiko Elikagaien Industria Sustatzeko 2019rako diseinatu den Planaren lerro estrategikoen barruan kokatzen da Eusko Jaurlaritzak enpresa parte hartzaileei ematen dien babesa. Izan ere, planaren asmoa da azken urteetan sustapen ekintzak egin diren merkatuetan euskal elikagaiak bultzatzea eta enpresak nazioarteko enpresa berrietara zabaltzea.

Euskadiko ordezkaritzarekin batera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendari Peli Manterola egongo dira Alemaniako azokan, euskal upategien presentziari babesa emateko.

Euskadiko ardogintzaren sektorea nazioartera zabaltzeko erakusleihorik hoberena

2018an Alemaniak 15.317.559 euroko salmentak erregistratu zituen, Babestutako Jatorri Izendapena duten euskal ardoetan; horrek esan nahi du 2.722.559 litro esportatu zirela.

Baina, Alemania Euskadiko ardoetarako merkatu garrantzitsua izateaz aparte, azoka hau sektorearentzako erakusleihorik garrantzitsuena eta esanguratsuena da bere izaera internazionala dela-eta; izan ere, Alemaniako merkatuaren mugak gainditzen ditu, ekitaldian mundu osoko erosleak elkartzen baitira.

Beste edizio batzuetan parte hartu duten enpresek azpimarratzen dute azokak izaera internazional nabarmena duela eta azokara bisitan doazen profesionalak kalitatekoak direla.

Aurreko urteko datuekin alderatuta, 2018an, ProWeinek %2,6ko hazkundea erregistratu zuen erakusketari kopuruan eta %3,5eko hazkundea, berriz, bisitari kopuruan. Azokan  6.700 enpresa inguruk hartu zuten parte, 64 herrialdetatik joanda. Bisitari profesionalak, berriz, 60.500dik gora izan ziren, eta horietatik erdia internazionalak, 133 herrialdetatik joanda.

Azoka profesionalei zuzenduta dago esklusiboki, eta bertara doazen bisitariak banaketa kanal guztietako erosle adituak dira (handizkariak, ostalaritzako industria, cateringa, txikizkari espezializatuak, inportatzaileak, banaketa kate handiak, etab.)

Ardogintzaren sektoreko nobedaderik nagusiak egongo dira Düsseldorfen. Erakusketa berezi, mintegi eta klase magistralen bitartez, bisitariek sektorean dauden azken joera nagusiak ezagutu ahal izango dituzte edo ardogileei zuzenean jakinarazi beraiek bilatzen dutena.

2019an ProWein-eko Euskadi Basque Country standean egongo diren enpresak:

Arabako Errioxako Upategiak

Aranzabela

ABRA - Arabako Errioxako Upategien Elkartea (Gil Berzal, El Mozo Wines, Viña Emiliano, Blanco Perez de Azpillaga, Frias del Val eta Mendieta Osaba Wines)

Altún Upategiak

Amador Garcia Upategiak

Basilio Izquierdo Upategia

Fernández de Piérola Upategiak

Garcia de Olano Upategiak

Heredad de Aduna Upategiak

Hermanos Pascual Miguel Upategiak

Javier San Pedro Ortega Upategiak

Landaluce Upategiak

Larchago Upategiak

Loli Casado Upategiak

Luis Alegre Upategiak

Ostatu Upategiak

Ruiz de Viñaspre Upategiak

Artadi de Laguardia Upategiak eta Mahastiak

Artuke Upategiak eta Mahastiak

Pujanza Upategiak eta Mahastiak

Zugober Upategiak

Casado Morales

Eguren Ugarte

Garrido Medrano

Herederos Bello Berganzo

Maisulan

Pago de Larrea

Rug Vino

Señorío de Arana

Lapuebla de Labarca Ardogintza Elkarte Koop.

Sierra de Toloño

Viñas Leizaola

La Marquesa Upategiak eta Mahastiak

Arabako Txakolina

Astobiza Txakolina

Bizkaiko Txakolina

Berroja Upategiak

Magalarte Lezama Txakolina

Getariako Txakolina

Garaikoetxea Txakolindegia

Txakoli Gaintza Txakolina

Txakoli Gañeta Txakolina

Txakoli Hiruzta Txakolina

Txakoli Talai Berri Txakolina

Txakoli Txomin Etxaniz Txakolina

Txakoli Zudugarai Txakoina

Euskal Sagardoa

Bereziartua sagardoak

Euskadi Basque Country standaren barruan parte hartzen duten enpresez gain, beste 12 euskal upategi ere egongo dira ProWein-en bere stand propioarekin.

2 iruzkin
  • @euskolabel
    2019-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🍷 Ardogintzaren sektoreko 60tik gora euskal enpresa Prowein azokaren hogeita bosgarren edizioan ➡︎ https://t.co/zQf2mOq1Kj http…

  • @hazifundazioa
    2019-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🍷 Ardogintzaren sektoreko 60tik gora euskal enpresa Prowein azokaren hogeita bosgarren edizioan ➡︎ https://t.co/zQf2mOq1Kj http…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)