Berriak Herrizaingoa

Trafiko zuzendaritzak kolaborazio hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin A-8an ibilgailu astunetarako kontrol-sistemak instalatzeko (2011-03-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-03-15

Erabakia, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, A-8ko lanek eta hegoaldeko metropoli-saihesbidea eraikitzeko lanek dirauten artean trafikoa kudeatzeko sistemak ezartzeko

Gobernu Kontseiluak gaur izandako bileran baimendu du Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko Kolaborazio Hitzarmen baten sinadura A-8an, Bilbo inguruan, ibilgailu astunetarako kontrol-sistemen instalazioa elkarlanean egiteko. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza (ibilgailu-zirkulazioa kudeatzeko arduraduna) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (sistemak instalatuko diren bidearen titularra) artean dagoen kolaborazio espirituaren barnean kokatzen da akordioa.

Hego Saihesbide Metropolitarra irekiko da laster A-8 autopistaren bide alternatibo moduan, Bizkaiko hiriburuko inguruan; horrek aldaketa nabarmen bat eragingo du A-8 errepidearen izaeran, Bilboko hiriarteko bide perimetrala bilakatuko baita. Trafiko Zuzendaritzako gestoreen arabera, kontsiderazio berri honek hiriburuko sarbide eta irteera trafikoari arintasun handiagoa ematearen beharra du berekin; horretarako, ezinbestekoa suertatzen da ibilgailu astunei murrizketa zehatz batzuk ezartzea. Egun, ibilgailu astunek batez ere A-8a erabiltzen dute igarobide moduan penintsulako iparraldeko ibilbide luzeko ibilbidetan.

Azken aspektu hau bermatzeko, ibilgailu astunen zirkulazioan kontrol eragingarri bat ezarriz, beharrezkoa da A-8an ITS kontroleko sistema osagarriak instalatzea (kamerak, panelak...), kableatze optikoaz gainera. Gurutzeta eta Larraskitu - Ekialdeko Aldaera loturen artean egingo dira obrak eta amaitutakoan, Trafiko Zuzendaritzak kamioien trafikoaren jarraipena eta ordenazioa telematikoki egiteko beharrezko mekanismoak izango ditu. Lan hori Ertzaintzak errepidean egiten duen zaintzarekin osatuko da.

Hiriarteko ibilgailu-zirkulazioa kudeatzeko ardura Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari dagokio esklusiboki autonomia erkidegoan, Autonomia Estatutuan eta Lurralde Historikoen Legean ezartzen den moduan eta Euskal Herriko Batzorde Arbitralak segidako ebazpenetan berretsi duen moduan. Trafiko Zuzendaritzak konpetentzia hau gauzatzen du bere jarduera bide publikoen titularrekin koordinatuz. Azken hauek beharrezko azpiegituren eraikitzea baimentzeko arduradunak dira; A-8aren kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak eman du baimena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak gaur izandako bileran baimendu du bide honetako berrikuntzak aurrera eramateko Kolaborazio Hitzarmena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan