Eu

Mugikortasuna, Turismoa eta Lurraldea “Road talks” jardunaldiaren gai nagusiak

2019.eko martxoak 22

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Real Automóvil Club Vasco Navarro-k (RACVN) antolatu dute Euskadiko Mugikortasunari, Turismoari eta Lurraldeari buruzko lehenengo jardunaldia

Basquetourreko zuzendari nagusi Harkaitz Millánek inauguratu du jardunaldia RACVNeko presidente Pedro Martínez de Artolarekin batera

Gai horietan aditu diren profesionalek emandako hitzaldi batzuekin eta kasu praktikoen azalpenekin hasi da jardunaldia. Aurkezpenaren ondoren mahai-inguru bat egin da gai hauei buruz: deszentralizazio turistikoa, garraioa eta mugikortasuna lurraldearen barruan.

Jardunaldiaren lehenengo blokea ponentzia teknikoek osatutakoa izan da, mugikortasunari, trafikoari, garraio publikoari, turismoari eta bide-segurtasunari buruz, eta hauek izan dira hizlariak: Basquetourreko zuzendari nagusi Harkaitz Millán; Gipuzkoako Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Marisol Garmendia; Gipuzkoako Lurraldeko Trafiko Zuzendaritzako buru Alejandro Domínguez, eta “Pons Seguridad Vial”-eko aholkulari Ramón Ledesma.

Bigarren blokean errepideko ibilbide turistiko batzuen esperientzia turistikoak eta kasu praktikoak izan dira hizpide, besteak beste: “Grand Tour Catalunya”, proiektuaren Brand Manager Roser Cedó-k aurkeztua; “Aragón Slow Driving”, Aragoiko Gobernuko Turismo Zuzendaritzako Turismoaren Sustapena eta Plangintza saileko kide Beatriz Miguel-ek azaldua; eta “Pyrénées Road Trip”, Hautes-Pyrénées Tourisme Environnementeko zuzendari Isabelle Pélieu-k azaldua.

Jardunaldia mahai-inguru batekin amaitu da gai honi buruz: “deszentralizazio turistikoa: garraioa eta mugikortasuna lurraldearen barruan”. Hauek izan dira parte-hartzaileak: “Pons Seguridad Vial”-eko aholkulari Ramón Ledesma; “Brittany Ferries”-eko zuzendari Manuel Pascual; Deusto Unibertsitateko Turismo saileko zuzendari Basagaitz Guereño; “Basque Destination” turismo-agentziaren sortzaile eta kudeatzaile Lorea Uranga; eta “Movelia”-ko arlo instituzionalaren arduradun Juan José Rodríguez.

ROAD TALKS” amaitzeko graphic recording bat egin da, Ángel López de Luzuriaga “Ardiluzu” ilustratzaileak sortua, baita azken ondorioen azalpena ere.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @torreloizaga
    2019.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Movilidad, Turismo y Territorio centran el debate de las “Road talks” ➡︎ https://t.co/jaqiKeHX8v https://t.co/NCY74y4uQq

  • @Basquetour_eus
    2019.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Movilidad, Turismo y Territorio centran el debate de las “Road talks” ➡︎ https://t.co/jaqiKeHX8v https://t.co/NCY74y4uQq

  • @Basquetour_eus
    2019.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Mugikortasuna, Turismoa eta Lurraldea “Road talks” jardunaldiaren gai nagusiak ➡︎ https://t.co/QpPPdKGlWc https://t.co/OBtRS25w

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak