Berriak

URAk bihar jarriko ditu Zallako Aretxagako zubi berriaren 40 metroko bi habeak

2019-03-13

Uraren Euskal Agentziak bihar jarriko ditu Zallako Aretxagako zubi berria  eutsiko duten 40 metroko bi habeak: 40 metro luze, 63,40 tona habeko. Zubia bao bakarrekoa izango da, ibilguan oinarririk barik, eta 500 urteko errepikatze-denborako ur-goraldien ur-laminaren mailatik metro bateko babesa izango du. Zallan Cadagua ibaiaren ur-goraldiekiko babesa handitzeko lanon mugarrietako bat.

Zubi berria Aretxagako ebakidura berriaren gainetik igaroko da (ur askoko sasoietan emariaren zati bat bideratzeko eraikiko dena, Cadagua ibaiaren ahalmen hidraulikoa handitzeko,  Mimetiz auzoaren altueran), eta udalerriko kirolgunera pasabidea izango da (osterantzean, Cadagua ibaiaren eta etorkizuneko ebakidura horren artean isolatuta geratuko litzateke).

Zubi berriak noranzkoko 3,25 metro zabalerako errei bana izango du berebilentzako; 2,5 metro zabalerako espaloi bana alboko, eta 2 metro zabalerako bidegorria. Halaber, aurretiaz prestatuko da zerbitzu desberdinak igaroarazteko.

Habeen tamaina dela-eta (1,8 metro altu, eta 3,58 metro eta 2,5 metro arteko zabalerakoak), habeak jartzeko lanok operatibo berezia abiarazi da, Huescako Monzón herritik Zallaraino habeak ekarri ahala izateko, eta Ertzaintzaren zein udal teknikariek lankidetzaz egingo da.

Era berean, lanok egin ahal izateko, lan-eremuetara sarbideak zein lanak egiteko lautadak atondu dira. Habeak gaur gauean dira heltzekoak lautada horietara; eta bertan, habeak mugitzeko erabiliko diren garabitzarrak kokatzeko eremuak egonkortu dira. Garabietako bat, 350 tonako potentziakoa,  ebakiduraren ezkerreko ertzean kokatuko da; eta garabia handiena,  500 tonako ahalmena duena, eskumakoan.

Gaurko egunean zehar, hilak 13 (asteazkena), garabiak muntatzen ari dira: lan horiek bihar ostegunean bukatuko dute, garabia handienaren oinarriak jartzen direnean. Jarraian, goizeko 11ak aldera, habeak jartzeko lanei ekingo zaie. Aurreikusitako planari jarraituz, habe bakoitzeko ordu eta erdi beharko dira

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)