
Arantxa Tapiari elkarrizketa ETB1ko Ahoz Aho saioan
Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, ETBko “Ahoz-Aho” saioan parte hartu du eta bere saileko gaurkotasuneko gaiez hitz egin du. Ondorengo hauek izan dira deklaraziorik garrantzitsuenak:
- BREXIT. Euskal enpresen kezka nagusiak salgaien trukaketari buruzkoak dira. Izango diren aldaketek enpresa txikiengan izan dezaketen eragina neurtu beharra dago.
- Hondarribiko aireportuaren eraginkortasuna bermatua dago. Madrilen eta Bartzelonaren loturez eta udaran lortu daitezkeen konexio berriez gain, urte osora zabaltzen den negozio -eskaerari erantzuteko lerro berriak bilatzen ari gara Ortzibiatik.
- Hazkunde txikiagoak ez du esan nahi atzeraldia dagoenik. Euskadin, hazkundea, industria ekoizpena eta enplegua igo dira, nahiz eta nazioarteko egoerak gurean eragin zuzena duen.
- AHT: ardatz atlantikoa osatzea ez da Estatuarentzat lehentasuna izan. Europar Batasunarekin lanean jarraitu behar dugu lotura hori bermatzeko eta Euroeskualdea lagungarri izan daiteke horretan.



