Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

METAPOSTAk irabazi du “arrakasta kasu” bezala @asLAN saria informazioen teknologien esparruan

2011.eko martxoak 15

• Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoko doako zerbitzu berria, Eusko Jaurlaritzak bultzatua, bere prestazioen berrikuntza eta eredugarritasunagatik saritua izan da.

• Sare, Internet eta Telekomunikazio sistemen hornitzaileen Elkarteak eman du saria, Estatuko 94 ekimen eta 77 organismo publikoen artean.

• Aitor Velascok, Metapostako presidentea dena, eskerrak eman ditu "Euskal Herrian jaio den, baina zabaltzeko asmoa duen proiektuari aitorpena ematen dion sari" honi.

• METAPOSTA Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana-ren barruan mamitutako proiektua da, online zerbitzu garatuagoak dituzten herrialde ezberdinetan arrakasta handiz funtzionatzen duten antzeko proiektuetan oinarrituta.


an class="r01Entradilla">Gasteiz, 2011ko martxoaren 15an. Online zerbitzuetako Metaposta enpresak, pasa den urtean Eusko Jaurlaritzak doako postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoko zerbitzua emateko eratu zuena, bere prestazioen "berr ikuntza eta eredugarritasunagatik" sari bat jaso du. Ekimena "arrakasta kasu" esanguratsuena izan da Estatu osoko administrazio eta organismo publikoen artean, sareko, interneteko eta telekomunikazio sistemen hornitzaileek osatzen duten elkarteak aukeratutako epaimahai baten arabera, 77 organismo publikoen 94 ekimenen artean.

METAPOSTA irabazle izan da "Administrazio Autonomikoa" kategorian, @asLAN Elkarteak prestatutako Administrazioetan eta Erakunde Publikoetan IKT Berritzaile eta Eredugarrien artean Arrakastako Kasuak Deialdian "Metaposta, zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean" proiektuarekin. Ekimen honek helburu nagusi gisa du ezagutzen elkar-trukaketa erraztea da, publikoki Administrazio Publikoko IKTen arduradunak aintzat hartzen diren bitartean. Proiektuak baloratu dituzten eta Metapostari saria eman dioten adituek, berrikuntza eta zerbitzu eredugarria dela izan dute kontuan.

2011ko edizio honetan, 77 Erakunde Publikoetako Arrakastako 94 Kasu parte hartu dute, aurreko edizioaren emaitzak nabarmen gaindituz. Hauen artean 27 finalista aukeratu dira prozesu ireki eta garden baten bidez, zeinean 867 adituk haien botoa eman duten.

Aitor Velascok, Metapostako presidentea dena, "Metaposta, zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean" proiektuarekin irabazle izan den Arrakastako Kasuaren aurkezpena egingo du SITI/asLAN Azokaren XVIII. edizioan, apirileko 5etik 7ra Madrilgo Azokan ospatuko dena. Apirileko 7an, Kategoria bakoitzeko Sarien banaketa egingo da Erakunde Publiko ezberdinen ordezkarien, @asLAN elkarteko enpresa-kideen zuzendarien, Entitate kolaboratzaileen, 10 kategorien ordezkarien eta Komunikabideen presentziaren aurrean. Aitor Velascok atzo esan zuenez, "Euskal Herrian jaio den, baina zabaltzeko asmoa duen proiektuari aitorpena ematen dion sari hau asko eskertzen dugu". Era berean, Metapostako zuzendariak azpimarratu zuen "Informazio gizartearen sustapenaren izaera estrategikoa, Metaposta bultzatzen duena".

Bestalde, Metaposta presente egon da gaur Sektore Publikoarekin Santanderren egondako Topaketan, Dintel Fundazioak antolatua. Eguerdian ospatutako mahaian, Serafín Olcozek, Eusko Jaurlaritzan Informatika eta Telekomunikazioen zuzendaria dena, Metaposta zerbitzua hurrengo urteetan Patxi Lopezen gobernuak aurrera eramango duen Berrikuntza Publikoen Planaren barruan aurkeztu du. Era berean, mahai horretan ere Gabriel Fernández Sanz, Bilbomática Metapostako bazkide teknologikoko gerentea dena, egongo da, garapen ekonomikoari begira dagoen zerbitzu publiko gisa Metapostaren prozesu osoa aurkeztuz.


Metapostari buruz:

METAPOSTA, etxeetako fakturak, dokumentuak eta paperak ordenaturik izateko gordelekuaren ordezkotzat jaio da. Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana-ren barruan mamitutako proiektua da, 2008an, Bernabé Undak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak abian jarritako ekimena izanik.

Danimarkako e-Boks (www.e-boks.dk) sistemaren eragin zuzena duen ekimen honetan, "Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa" garatzea du helburu METAPOSTAK, interes pertsonaleko dokumentuak zein hiritarrek eta enpresek balio handikotzat dituzten dokumentuak gordetzeko. Gainera, postontzi tradizionalaren antzera, izaera berdina hartzen du bere gain METAPOSTAK mundu elektronikoan. Hiritarrek sistema berri honen bidez jasoko dituzten dokumentuak, gehienak, postontzi fisikoan jasotzen direnak izango dira: erreziboak, bankuetako erreziboak, frogagiriak, polizak, kontratuak, hitzorduak, jakinarazpenak, nominak,... Gaur egunera arte, 18 bankuk egin dute bat MATEAPOSTArekin. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 300 instituziok eta erakundek baino gehiagok erabil ditzakete METAPOSTA zerbitzuak.

2010ean eratu zen METAPOSTA elkartea, zortzi bazkide hauek osatzen dute: Ezten (SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko arrisku-kapitaleko funtsa), EJIE (Jaurlaritzaren informatika-elkartea, Justizia eta Herria Administrazio Sailaren menpekoa), Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa. Elkarteko presidentea, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea da.

Momentuan, hilabete bakar batean, 3.000 pertsona baino gehiago Metapostaren zerbitzuak erabiltzen dituzte, otsailaren 16an aurkeztu zenetik.


@asLAN elkarteari buruz:

Sare, internet eta telekomunikazio-sistemen hornitzaileen Elkarteak, 1989an sortu zenetik, Espainiako enpresa-eremuetan telekomunikazio eta sareen teknologiak sustatzea eta zabaltzea du misio gisa. Gaur egun, @asLAN Elkarteak 100 enpresa baino gehiago biltzen ditu, sare eta telekomunikazioen operadore, banatzaile, integratzaile eta fabrikatzaile nagusiak barne hartuz. @asLAN IKT Sektorearen garapenerako eta beste sektoreetan (industria, banka, hezkuntza...) teknologia berrien sustapenerako ekimenak prestatzen ditu. Bere ekintza nagusien artean SITI/@asLAN ospakizunaren organizazioa aurkitzen da, Administrazio Publikoarentzako, korporazio handientzako eta enpresa txiki, ertain eta handientzako Konponbide Teknologikoetan berezitutako ekitaldi profesionala.

 

Iruzkin bat
  • @boinax
    2012.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    METAPOSTA gana el premio @asLAN como caso de exito en el ambito de las tecnologias de la informacion http://t.co/78H01IEU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan